Real Sociedad B - Bilbao Athletic
Jardunaldia 25
1. RFEF

Real Sociedad B - Bilbao Athletic

Real Sociedad B
Real Sociedad B
00
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic

KokapenaZubieta - Z7 , Donostia

Bilbao Athletici gola bakarrik falta izan zaio Zubietan

Lehoikumeak Reala B baino gehiago izan dira, baina berdinketarekin konformatu behar dute

Bilbao Athleticek 0-0 berdindu zuen Zubietan. Lehoikumeak nagusi izan ziren Reala B-ren aurkako derbian eta aukera gehiago izan zituzten, arerioaren ate aurrean asmatu ez bazuten ere.

Izetak bi abagune izan zituen lehen zatian gola sartzeko, baina bere erremateak kanpora joan ziren. Bestalde, Ispizuak etxekoen argiena zapuztu zuen buruz burukoan geldiketa bikaina eginez.

Aldageletatik bueltan, Izetak berriro abisatu zuen eta, ondoren, Adu Aresen jaurtiketa zutoina miazkatzen iren zen. Azken unera arte saiatu zen filial zuri-gorria, baina puntu bat lortzearekin konformatu behar du.

Datorren astean beste aukera bat egongo da CD Calahorrak Lezamara egingo duen bisitarekin (igandean, 16:00etan). Lehia bizia izango da.