Bilbao Athletic - CA Osasuna B
Jardunaldia 30
1. RFEF

Bilbao Athletic - CA Osasuna B

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
10
CA Osasuna B
CA Osasuna B
  • 44' Izeta

KokapenaLezama 2 , Lezama

Bilbao Athleticen kemenezko garaipena

Lehoikumeek hiru puntuak eskuratu dituzte Osasuna Promesasen aurka oso landuta eta borrokatuta jokatu duten neurketan

Azkenean iritsi zen hain desiratua izan den garaipena. Bilbao Athleticek aste hauetan egindako lan onari garaipenaren zaporea gehitu dio azkenik. Lehoikumeek hiru puntuak eskuratu zituzten Osasuna Promesasi Lezaman irabazi ostean. Filialen arteko partidua Izetak lehen zatiko azken uneetan sartutako golak erabaki zuen.

Osasuna Promesas nagusi izan zen lehen zatian. Gorritxoek Alex Pallaresek zuzentzen duen taldeak baino erabakitasun handiagoarekin bilatu zuten aurkariaren atea. Padilla, oso kontzentratua partidu osoan zehar atepean, eta defentsa-lerro zuri-gorriak lehoikumeen desabantaila saihestu zuten. Bazirudien golik gabeko berdinketa izango zela nagusi lehen zatiaren amaieran, baina Izeta tematu egin zen horrela izan ez zedin. Aurrelariak nafarren atzekaldeko zalantza zigortu zuen eta markagailua ireki zuen Yoel behetik gainditu ondoren.

Bigarren zatian Bilbao Athleticek bere maila hobetu zuen eta norgehiagokako momentuak oso ondo irakurtzen jakin zuen. Pallaresen taldeak ondo defendatu zuen eta errenta handitzeko aukerak izan zituen, laurogeita hamar minuturen ostean nahikoa izan baitzen ere. Hiru puntu garrantzitsu lehoikumeak indartzeko.
 

En la segunda mitad el Bilbao Athletic mejoró sus prestaciones y supo leer muy bien los momentos del choque. El filial zurigorri defendió bien y tuvo oportunidades para ampliar la renta, que tras los noventa minutos fue suficiente. Tres puntos para reforzar la moral de los cachorros.