
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2022-23
- CF La Nucía - Bilbao Athletic
CF La Nucía - Bilbao Athletic


- 16' Josema
- 82' Delgado
- 88' Borja
- Mendibe 40'
KokapenaCamilo Cano , La Nucía
Bilbao Athleticek azken txanpan galdu du
Azken hamar minutuetan sartutako bi gol lehoikumeen aukerak ezabatu dituzte La Nuciara egindako bisitan

Bilbao Athleticek merezimenduak egin zituen La Nuciara egindako bisitan, baina etxeko taldeak azken txanpan izan zuen eraginkortasun handiagoak lehoikumeen aukerak ezabatu zituen eta porrota jaso zuten zuri-gorriek.
Partida parekatua izan zen eta nagusitasuna faseka izan zen. Alacanteko taldeak jo zuen lehenengo eta Josemaren bitartez lortu zuen abantaila. Jaurtiketa gogorra area barruan jasotako aldaratze baten ondoren, ordu laurdena bete zenean. Lehoikumeak bere aukeren bila joan ziren eta geldikako-jokaldian aurkitu zuten. Erdiraketa bikaina erdietsi zuen Unai Gomezek kornerretik eta Mendibek sare barrura bidali zuen errematea, atsedenaldirako minutu batzuk falta zirenean.
Berrabiaraztean, partida edonork irabazteko zorian egon zen. Izetak eta, batez ere, Cabok, zutoinera egindako jaurtiketa batekin, aukera argiak izan zituzten neurketa gure bigarren taldearen alde egiteko, baina etxekoak izan ziren zigortu zutenak, bi aldiz. Delgadok eta Borja Calvok alferrikakoak egin zituzten Alex Pallaresen taldearen ahaleginak. Bilbao Athletic esku-hutsik joan zen.
Hamaikakoan

Jaume Valens
Romera
Kevin
Dasquet
Ismael
Javi Martín
Moisés
Josema
Mariano
Javi Gómez
Jorge García
Ordezkoak
Adrián Prieto
Álex Salto
Savall
Adri León
Ter Heide
Delgado
Bustillo
Borja
Javi Cabezas
Pina
Juan Delgado
Entrenatzaileak
Guillermo Fernández

CF La Nucía
Hamaikakoan
