Real Unión Club - Bilbao Athletic
Jardunaldia 33
1. RFEF

Real Unión Club - Bilbao Athletic

Real Unión Club
Real Unión Club
21
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • 21' Bravo
  • 86' Sánchez
  • Iñigo López 63'

KokapenaStadium Gal , Irun

Bilbao Athleticek Real Unionen aurkako derbia galdu du azken unean

Lehoikumeek ezin izan dute punturik lortu Stadium Galen

Bilbao Athleticek 2-1 galdu zuen Irunen. Lehoikumeek gehiago merezi izan zuten, baina esku hutsik joan ziren jaitsiera saihesteko borrokan ari den arerio baten zelaitik. Carlos Bravok aurreratu zituen etxekoak lehen zatian, Iñigo Lopezek balantza orekatu zuen eta Nacho Sanchezek azken emaitza ezarri zuen.

Hasierako minutuetan berdintasuna zen nagusi eta bi taldeak aurkariaren areara iristen ziren. Hala ere, Irungo taldea izan zen markagailuan aurrea hartzea lortu zuena Bravoren bitartez, lehen zatiaren erdia betetzera zihoanean. Ordutik aurrera, bigarren talde zuri-gorriak hobera egin zuen eta aukerarik onenak izan zituen.

Aldageletatik bueltan, Iñigo Lopezek maisuki definitu zuen lehen zutoinean, eta golegile gisa estreinatu zen denboraldi honetan. Berdinketarekin aurretik jarri ahal izan ziren bilbotarrak Izetaren bi jaurtiketa onekin eta ordu laurden jokatu zuen jokalari bat gehiagorekin, Luque kanporatu baitzuten bi txartel hori ikusi ostean. Talde gipuzkoarrak ere ez zuen puntua ontzat ematen eta biak garaipenaren bila joan ziren. Jokaldi bikain batean, Nachok gol ikusgarria sartu zuen Stadium Galen eromena pizteko eta ez zen erreakzionatzeko tarterik izan.

Datorren astean CD Castellon hartuko du talde bizkaitarrak Lezaman (igandean, 16:00etan).