UE Cornellà VS Bilbao Athletic 2023-5-7 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
35. Jardunaldia

UE Cornellà1 : 0Bilbao Athletic

Mamor4'
Laburpen bideoa
Estadioa
RCDE Stadium
Herria
Cornellà de Llobregat
Data
07/05/2023
Ordua
19:00
Data eta ordua
2023-5-7 - 19:00

Bilbao Athleticek Cornellàren aurka galdu du

Lehoikumeek ezin izan dute punturik batu RCDE Stadium zelaira egindako bisitan

2023ko mai. 7a

Bilbao Athleticek 1-0 galdu zuen Cornellan. Niangen gol goiztiar batek etxekoen alde desorekatu zuen partida. Haatik, batez ere bigarren zatiko azken txanpan, Athleticek emaitza hobea lortzeko merituak egin zituen.

Kataluniarrek aurrea hartu zuten neurketa hasi berri, Niang aurrelariaren bakarkako jokaldi on batekin. Arratsaldeko bere abaguneri argiena izan zen. Gauza handirik egin gabe, berebiziko garaipena lortu zuten, mailari eusteko aukerak elikatzen dituena.

Aldageletatik bueltatzean, filial zuri-gorriak aurrerapausoa eman zuen. Aldaketek beste itxura bat eman zioten taldeari eta Izeta gola egitetik oso gertu egon zen. Trespalacios eta Cabo ere saiatu ziren ate aurrean, baina ez zuten asmatu.

Datorren astean lehoikumeek CD Alcoyano hartuko dute Lezaman (larunbatean, 17:00etan).