Bilbao Athletic - CD Alcoyano
Jardunaldia 36
1. RFEF

Bilbao Athletic - CD Alcoyano

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
13
CD Alcoyano
CD Alcoyano
  • 66' Sánchez
  • Juanan 6'
  • Agüero 57'
  • Moyita 63'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Bilbao Athleticek porrota jaso du Lezaman

CD Alcoyanok gainditu ditu lehoikumeak, nahiz eta jokalari bat gutxiagorekin ondo erreakzionatu

Bilbao Athleticek porrota jaso du Lezaman CD Alcoyanoren aurka. Lehoikumeak saiatu ziren Valentziako taldea urduritzen, baina alferrik izan zen. Vicente Parrasen gizonak nagusi izan ziren eta hiru puntuak eskuratu zituzten.

Kanpoko taldea nagusi izan zen lehen zatian. Hasieratik atera zen markagailua irekitzea eta Juananen bitartez lortu zuen, alboko erdiraketa on baten ostean Padilla behetik gainditu ondoren. Atezain zuri-gorriak beste gol batzuk saihestu zituen Alcoyanok egindako saiakeretan, errenta handitzetik gertu egon baitzen Alcoiko taldea.

Bigarren zatia hasi eta bezain laster, Sillerok bigarren txartel horia ikusi zuen, eta horrek zaildu egin zuen lehoikumeen erreakzioa. Saiatu ziren, baina ikusi zuten kanpoko taldeak, futbolari bat gehiagorekin, bi aldiz handitu zuela errenta, Aguero eta Moyitaren golei esker. Jarraian, Ibon Sanchezek aldea murriztu zuen Rinconen pasearen ondoren. Bilbao Athletic saiatu zen azkenean markagailuan hurbiltzen eta aurkariaren errenta murrizteko zorian egon zen. Ez zen horrela izan eta puntuak Lezamatik urrun irten ziren.