CD Eldense - Bilbao Athletic
Jardunaldia 37
1. RFEF

CD Eldense - Bilbao Athletic

CD Eldense
CD Eldense
10
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • 71' Montes (p.)

data

KokapenaNuevo Pepico Amat , Elda

Bilbao Athleticek Eldenseren aurka galdu du

Lehoikumeek ezin izan dute punturik batu Nuevo Pepico Amat zelaira egindako bisitan

Bilbao Athleticek 1-0 galdu zuen Eldan. Cris Montesek penaltiz sartutako golari esker valentziarrek igotzeko aukerak bere horretan mantentzea lortu zuten. Hala ere, deexente sufrituta filial zuri-gorri ausart baten kontra.

Hasieran berdintasuna nagusi zen eta lehen zatiaren erdia betetzera zihoanean Ibon Sanchezek Izetaren erdiraketa bikain bat buruz langara bidali zuen. Aldageletatik bueltan biek abaguneak eduki zituzten eta, markagailuan atzetik jarri arren, lehikumeek Nuevo Pepico Amat zelaian emaitza hobea lortzea merezi izan zuten.

Datorren astean bilbotarrek agur esango diote Primera Federacion mailari, Lezaman SD Amorebieta hartuta, Bigarren Mailara zuzenean igotzeko borrokan sartuta dagoen beste taldea (larunbatean, 19:30ean).