UD Logroñés VS Bilbao Athletic 2023-9-3 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
01. Jardunaldia

UD Logroñés0 : 0Bilbao Athletic

Estadioa
Las Gaunas
Herria
Logroño
Data
03/09/2023
Ordua
18:00
Data eta ordua
2023-9-3 - 18:00

Bilbao Athleticen berdinketa landua txapelketa ofizialari ekiteko

Zuri-gorriek puntu bat lortu dute Las Gaunasen UD Logroñesen aurka, igotzera deitutako taldeetako baten aurka

2023ko ira. 3a

Partida oso lehiatua izan zen Las Gaunasen eta amaieran Bilbao Athleticek puntu bat lortu zuen. Partida, parekatua eta lehiatua, Carlos Gurpeguik zuzendutako bigarren taldearen estreinaldi ofiziala izan zen. Lehikumeek aukerak izan zituzten aurretik jartzeko, baina Segunda Federacion txapelketako inaugurazio jardunaldian lortutako puntua positiboa da, etxekoen azken bultzada eta aurkariaren garrantzia ikusita.

Talde bakoitzak bere uneak izan zituen neurketan. Bilbao Athleticek gertu izan zuen gola lehen zatian, nahiz eta aukerarik argiena Mattheusek izan zuen bigarren zatian, Royo behartu baitzuen gola saihesteko. Errioxarrek golaren bila estutu zuten, baina kanpoko taldearen defentsa lerroa ederto ibili zen. Datorren astean, Lezaman, Bilbao Athleticek Utebo FC hartuko du (irailaren 9an, larunbata, 18:30ean).