Bilbao Athletic - Valle de Egüés
Jardunaldia 5
2. RFEF

Bilbao Athletic - Valle de Egüés

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
31
Valle de Egüés
Valle de Egüés
  • 10' Gerenabarrena
  • 27' Rincón
  • 95' Izeta
  • Santano 96'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Bilbao Athletic gorantza doa

Carlos Gurpeguiren mutilek hirugarren garaipena jarraian lortu dute Lezaman Valle de Eguesi irabazita

Hirugarren garaipena jarraian lortu du Bilbao Athleticek Lezaman Valle de Eguesi arazorik gabe irabazi ondoren. Gerenabarrenak eta Rinconek lehen berrogeita bost minutuetan eta Izetak neurketarean amaieran sartutako golei esker. Beste hiru puntu Segunda Federacionen sailkapeneko goiko postuetan finkatzeko.

Bilbao Athletic jaun eta jabe izan zen lehen zatian. Lehoikumeak hasieratik aurrea hartzera joan ziren eta hala egin zuten Gerenabarrenaren areaz kanpotik egindako jaurtiketaren ondorioz. Baloiak talde nafarraren atzelari batekin topo egin zuen eta Pagolak ezin izan zuen erdilariaren gola saihestu. Ordu erdia baino lehen, bakarkako jokaldi zoragarri baten ondoren, Rinconek aldea handitu zuen Carlos Gurpegiren taldearen alde eta oso ondo kontrolatu zuten norgehiagoka bigarren taldeko mutilek.

Zuri-gorriek gol gehiago lortzeko aukera gehiago izan zituzten eta Izetak Pagola gainditu zuen 95. minutuan. Minutu bat geroago, azken txistua jo aurretik, Santanok markagailuan kanpoko taldearen gola lortu zuen. Lehoikumeek irabazten jarraitzen dute eta hurrengo partida Ibaian jokatuko dute Deportivo Alaves B-ren aurka (igandea, urriak 8, 12:00etan)