Deportivo Alavés B - Bilbao Athletic
Jardunaldia 6
2. RFEF

Deportivo Alavés B - Bilbao Athletic

Deportivo Alavés B
Deportivo Alavés B
02
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • Mattheus 70'
  • Izeta 77'

KokapenaJosé Luis Compañón , Gasteiz

Bilbao Athletic lidergoan berretsi da

Bigarren zati ezin hobe baten ostean, Mattheusen eta Izetaren golek erabaki duten norgehiagoka

Bilbao Athleticek lidergoa sendotu du Alaves B-ri egindako bisitan bigarren zati bikaina jokatu ondoren. Gurpegiren mutilak 0-2 nagusitu dira Ibaian Mattheus eta Izetaren golei esker, eta penalti bat ere huts egin dute azken txanpan, Adrianek Duñabeitiari gelditu duena.

Harrobien arteko derbia izan da. Lehoikumeek ondo jakin dute etxekoen lehen minutuetako presioari aurre egiten eta pixkanaka neurketa mendean hartzen joan dira. Hain zuzen ere, norgehiagokako lehen abagune argia Varelarena izan zen, Adrianek erantzun bikaina eman diona. Penalti bat izan zitekeen, Ibon Sanchezi penalti puntuan egindakoa, baina epaileak ez du ezer adierazi.

Atsedenaldiaren ostean, zuri-gorrien harrobiko taldeak aurrera urratsa egin du. Jauregizarrek eta Duñabeitiak gola gertu izan dute eta, hirugarrenean, Mattheusek burukada bikain batekin Olabarrietaren erdiraketa baliatu du lehen gola gauzatzeko.

Laster, Mattheusek Izetarekin egindako jokaldi on batean, Bilbao Athleticek 0-2koa egin du. Duñabeitiak penalti puntutik hirugarrena egiteko aukera paregabea izan du, baina, beste behin, Adrianek, jaurtiketa gelditu du. Horrela, lehoikumeek jarraian galdu gabeko laugarren neurketa erdietsi dute.