Bilbao Athletic - Real Zaragoza Deportivo Aragón
Jardunaldia 7
2. RFEF

Bilbao Athletic - Real Zaragoza Deportivo Aragón

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
20
Real Zaragoza Deportivo Aragón
Real Zaragoza Deportivo Aragón
  • 22' Aymane
  • 29' Mattheus

KokapenaLezama 2 , Lezama

Bilbao Athleticek lidertzan jarraitzen du

Bosgarren garaipena jarraian lortu dute Lezaman lehoikumeek Deportivo Aragon mendean hartuta

Bilbao Athleticek garaipenak lortzen jarraitzen du. Lehoikumeek 2 eta 0 irabazi zioten Zaragozaren bigarren taldeari eta beste hiru puntu lortu zituzten sailkapenaren lehen postuan jarraitzeko. Bost garaipen jarraian dira dagoeneko. Segunda Federacion txapelketako 2. multzoko liderraren golak Aymanek eta Mattheusek sartu zituzten, lehen zatian.

Zuri-gorriek ondo kontrolatu zuten partida, eta lehen berrogeita bost minututan erdietsitako bi golekin garaipenaren bidea prestatu zuten. Aymanek, korner batean buruz, eta Mattheusek, Gerenabarrenaren jaurtiketaren ostean kanpoko taldearen atezainaren aldaratze bat aprobetxatuta, partida irabazteko adina errenta eman zieten lehoikumeei. Gol gehiago izan zitezkeen, baina markagailua ez zen mugitu.
 
Bilbao Athleticek dinamika ona luzatu nahiko du etxetik kanpo Mutilveraren aurka datorren astean (urriaren 21ean, larunbata, 17:00etan).