Bilbao Athletic - AD San Juan
Jardunaldia 9
2. RFEF

Bilbao Athletic - AD San Juan

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
31
AD San Juan
AD San Juan
  • 16' Adot (b.a)
  • 51' Izeta
  • 66' Olabarrieta
  • Iriguíbel 93' (p.)

KokapenaLezama 2 , Lezama

Bilbao Athleticek geldiezin jarraitzen du

Lehoikumeek zazpigarren garaipena jarraian lortu dute multzoko lider jarraitzeko

Bilbao Athleticek beste garaipen sendo bat lortu du. Lehoikumeak 3-1eko emaitzarekin gailendu dira Lezaman AD San Juanen aurka eta zazpigarren garaipena jarraian lortu dute. Olabarrietak birritan eta Izetaren golak garaipena eman diote bigarren talde zuri-gorriari sailkapeneko lider mantentzeko.

Carlos Gurpegiren gizonek erabat kontrolatu dute norgehiagoka. Baloi jabetzaren bidez eta aurkaria bere zelaian sartuz gol aukerak iristen joan dira. Ordu laurdenera, Olabarrietak aurretik jarri du etxeko taldea areaz kanpotik egindako jaurtiketa batekin, baloiak atzelari batekin topo egin ondoren.

Bilbao Athleticek ez du arazorik izan abantaila mantentzeko eta atsedenaldiaren ostean handitu egin du. Izetak ez du hutsik egin astebururo golarekin duen hitzorduarekin eta 2-0ekoa sartu du. Olabarrietak ondoren goizeko bere bigarrena egin eta garaipena poltsiko zuri-gorrian sartu du.

Gastesi ere protagonista izan da Lezaman, penalti bat bikain geldituz. Luzapenean, baina, ezin izan du ekidin penalti puntutik beste behin AD San Juanen gola. Liderrak beste hiru puntu lortu ditu datorren astean Gobela bisitatu aurretik. Zazpi garaipen jarraian, kontuan izateko marka.