
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2023-24
- Bilbao Athletic - Barakaldo CF
Bilbao Athletic - Barakaldo CF


- 52' Olabarrieta
- 93' Duñabeitia
- Isuskiza 62'
KokapenaLezama 2 , Lezama
Bilbao Athleticek luzapenean irabazi eta lidergoan sendo jarraituko du
Carlos Gurpegiren taldeak bederatzigarren garaipena jarraian lortu du 48 partida jarraian galdu gabe zeramatzan Barakaldo mendean hartuta

Bilbao Athleticek ez du puntu bakar bat ere barkatzen. Lehoikumeek bederatzigarren garaipena jarraian lortu dute, Barakaldo CF luzapenean mendean hartu ostean Duñabeitiaren gol bati esker. Lasesarreko taldeka 48 partida zeramatzan galdu gabe, baina zuri-gorriek bolada eten dute. Duñabeitiaren golaren aurretik, Olabarrietak eta Isuskizak sartu dituzte golak.
Intentsitate handia izan da hasieratik, espero bezala. Barakaldo hobeto sartu da partidara eta aukera argia izan du Orozkoren jaurtiketa batekin, baina baloiak langan jo du. Bilbao Athletic suspertzen saiatu da, baina zalantzazko penalti batekin egin du topo Jauregizarren ustezko eskuagatik. Ekaitz Molinak jaurtiketa zutoinera bidali du. Izetak eta Mattheusek gertu izan dute gola, baita Barakaldoko Txoperenak ere, baina golik gabe joan dira atsedenaldira.
Bigarren zatian iritsi dira golak. Olabarrietak bolada onean jarraitzen du ate aurrean eta Rinconen pasearen ostean aurretik jarri du Bilbao Athletic. Barakaldok geldikako baloiaren bidez erantzun du eta Isuskizak berdinketa lortu du. Gola sartu eta jarraian, Jauregizarri egindako sarrera gogor baten ondorioz, Isuskiza bera kanporatua izan da, 63. minutuan.
Hortik aurrera Bilbao Athleticek partida desorekatu nahi izan du etengabe. Mattheusek ez du gutxigatik asamatu eta ekinaren ekinez, Duñabeitiak, bigarren zatian zelairatu ondoren, Varelaren erdiraketa goxo bat aprobetxatu du garaipenaren gola buruz sartzeko.
Bigarren talde zuri-gorria urrezko pisua duten hiru puntu lortu ditu igoeragatik lehiakide izango duen aurkaria sailkapenean urruntzeko.

Bilbao Athletic
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Carlos Gurpegui

Barakaldo CF
Hamaikakoan
