Náxara CD - Bilbao Athletic
Jardunaldia 14
2. RFEF

Náxara CD - Bilbao Athletic

Náxara CD
Náxara CD
12
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • 14' Aday Alcalde
  • Izeta 74'
  • Iñigo López 95'

KokapenaLa Salera , Nájera

Bilbao Athleticek partida irauli eta garaipenak kateatzen jarraitzen du

Lehoikumeek sufritzen jakin zuten Naxarari egindako bisitan eta beste hiru puntu batu dituzte azken unean

Bilbao Athleticek hamabigarren garaipena jarraian lortu zuen Naxara CD taldearen aurka La Saleran. Lehoikumeak atzetik jarri ziren markagailuan ordu laurden eskas bat jokatu zenean, baina partidari buelta ematea lortu zuten Izeta eta Iñigo Lopezen golei esker, azkena luzapenean.

Etxekoak hobeto hasi ziren, eta Adayren bitartez abantaila hartu zuten. Atsedenaldia baino lehen errenta handitzeko aukera izan zuten, baina barkatu egin zuten eta Carlos Gurpeguik zuzentzen duen taldeak gora egin zuen.

Bigarren zatian, zenbait abisuren ondoren, bigarren talde zuri-gorriak balantza orekatu zuen 15 minuturen faltan Izetaren golarekin. Ondoren, errioxarrak jokalari bat gutxiagorekin geratu ziren eta Iñigo Lopezek zoramena sorrarazi zuen neurketa amaitzear zegoenean.

Garaipen honekin bilbotarrek Segunda Federacioneko sailkapenaren gorenean jarraitzen dute. Datorren larunbatean bolada ikusgarri hau luzatzen saiatuko dira Reala C-k Lezamara egingo duen bisitan (Youtube Athletic, 17:00etan).