Bilbao Athletic - Real Sociedad C
Jardunaldia 15
2. RFEF

Bilbao Athletic - Real Sociedad C

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
30
Real Sociedad C
Real Sociedad C
  • 29',45' Varela
  • 84' Quicala

KokapenaLezama 2 , Lezama

Hamahirugarren garaipena jarraian Bilbao Athleticentzat

Zuri-gorriek lidergoan geldiezin jarraitzen dute Real Sociedad 'C' mendean hartuta

Bilbao Athletic lortzen ari denerako adjektiboak amaitzen hasi dira. Carlos Gurpeguik zuzentzen duen taldeak hamahirugarren garaipena jarraian lortu du lidergoan sendo jarraitzeko. Zuri-gorrien bigarren taldea Real Sociedad 'C' hartu zuen mendean Varelaren bi golei eta Quicalaren golari esker.

Lehoikumeek une oro kontrolpean izan zuten lehia eta presarik gabe kudeatu zuten. Liderrak aukerak sortu zituen Varelak arratsaldeko lehen gola egiteko jenialtasuna erdietsi zuen arte. Bere jaurtiketak egurrean jo ondoren, etxeko taldea aurreratu zuen lehen ordu erdia baino lehen. Izetak zutoinera bidali zuen lehoikume gazteen jokaldi bikaina eta aldaratzean Olasagastik Ibon Sanchezen saiakera ederto gelditu zuen. Atezain txuriurdina ez zen zorionekoa izan atsedenaldira iritsi baino lehen egondako jokaldian, baloiak eskuetatik ihes egin zion, eta Varelak, adi-adi, ez zuen barkatu bere bigarren gola sartzeko.

Atsedenaldiaren ondoren, ildo beretik joan zen norgehiagoka. Lehoikumeek errenta handitu nahi izan zuten eta lortu egin zuten. Quicalak, aulkitik sartu ondoren, txuriurdinen atzealdeak emandako tarteak zigortu zituen eta bikain amaitu zuen jokaldia Olasagastiren aurrean. Lehenago, Zubelzu kanporatua izan zen bigarren txartel horia ikusita. Bilbao Athleticek errekorreko zenbakiak sinatzen jarraitzen du. Hurrengo aurkaria, Gernika etxetik kanpo (igandea 17, 17:00etan).