Gernika Club - Bilbao Athletic
Jardunaldia 16
2. RFEF

Gernika Club - Bilbao Athletic

Gernika Club
Gernika Club
11
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • 96' (p.) Bengoetxea
  • De Luis 69'

KokapenaUrbieta , Gernika-Lumo

Amaiera krudela Bilbao Athleticentzat Urbietan

Azken minutuetan penaltiz sartutako gol batek garaipen bolada luzatzea galarazi die lehoikumeei

Bilbao Athleticek puntu ona lortu zuen Gernikaren aurka Urbietan, non gernikarrek oraindik ez duten galdu. Carlos Gurpegiren mutilek oso gertu izan zuten garaipena, baina Bengoetxeak azken minutuetan penalti-puntutik sartutako gol batek Jon de Luisen gola indargabetu zuen eta lehoikumeei jarraian lortutako garaipenen bolada luzatzea galarazi zien. Hala ere, bigarren talde zuri-gorriak lidergoan jarraitzen du.

Lehen berrogeita bost minutuak parekatuak eta itxiak izan ziren, ia aukerarik gabe. Bilbao Athleticek baloi jabetza gehiago izan zuen, baina arazoak izan zituen abaguneak izateko. Arriskutsuena, Izetaren jaurtiketa urrun bat, desbideratuta. Gernikak aukeraren bat izan zuen aurkariaren zelaian baloi-lapurretaren bat aprobetxatuta, baina Carlos Gurpegiren gizonentzat garrantzi handirik gabe.

Atsedenaldiaren ostean, partida bide beretik joan zen eta kasu hauetan agertzen den betiko faktorea izan zen protagonista: baloi-geldikako jokaldiak. Jon de Luisek burukada eder batekin amaierarako hogei minuturen faltan aurreratu zuen talde zuri-gorria. Bilbao Athleticek garaipena lortzeko dena eman zuen, baina Bengoetxeak penaltiz berdindu zuen partida, luzapenean. Puntu banaketa urteko azken partidan. Lehoikumeak, liderrak, urtarrilaren 6an lehiatuko dira berriro, 17:00etan, Lezaman, CD Brearen aurka, lehen itzuliari amaiera emango dion neurketan.