
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2023-24
- Bilbao Athletic - CD Brea
Bilbao Athletic - CD Brea


- 4' Izeta
- 22' Varela
- 93' Iñigo López
KokapenaLezama 2 , Lezama
Bilbao Athleticen neurketa biribila
Lehoikumeek garaipenarekin itxi dute lehen itzulia eta lidergoa sendotu dute Lezaman CD Breari irabazita

Bilbao Athleticek modu onenean amaitu du lehen itzulia: garaipenarekin eta sentsazio onak jokoan erakutsi eta gero, lidertzan sendo mantentzeaz gain. Carlos Gurpegiren lehoikumeek berriz ekin zioten txapelketari neguko geldialdiaren ondoren CD Breari gailenduta Izeta, Varela eta Iñigo Lopezen golekin.
Lehen zatia kontrolpean Bilbao Athleticentzat, hasieratik bere jokoa ezarri baitzuen. 5. minutura iritsi aurretik, Izetak Aragoiko defentsaren opari bat baliatu zuen Cebollada gainditzeko. Hamargarren gola aurrelariarentzat denboraldi honetan. Lehoikumeeak nahi zuten lekuan jarri zuten norgehiagoka, eta, gehiegi estutu gabe, bigarren gola sartu zuten ordu erdia baino lehen. Varelak, Olabarrietaren pasearen ostean, aldea handitu zuen. Break abaguneren bat izan zuen, baina bigarren talde zuri-gorriak arazorik gabe aldendu zuen arriskua.
Bigarren zatia, ildo berdinetik. Bilbao Athleticek beste golen bat sartzeko aukerak izan zituen, baina kanpoko taldearen atezaina ederto aritu zen, meritu handiko geldiketak egin baitzituen. Iñigo Lopez izan zen gol-zaparrada itxi zuena Brearen ate azpitik Cebollada gainditu ondoren. Bikain lehoikumeak lehen 17 norgehiagoka hauetan. Datorren igandean, urtarrilak 14, 12:00etan, txapelketako bigarren erdiari hasiera emateko partida Lezaman UD Logroñes taldearen aurka.

Bilbao Athletic
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Carlos Gurpegui

CD Brea
Hamaikakoan
