Bilbao Athletic puntu batekin itzuli da Barbastrotik
Lehoikumeenak izan dira aukera onenak, baina ez dituzte gauzatu
Bilbao Athleticek 0-0 berdindu zuen Barbastroren aurka. Partida oso lehiatua izan zen eta lehoikumeek ezin izan zuten balantza desorekatu hainbat abagune izan zituzten arren.
Aipagarrienak Adamarentzat eta Izetarentzat izan ziren. Fitxaketa berriak atsedenaldira iritsi aurretik gertu izan zuen gola eta aurrelariak neurketako azken minutuan.
Emaitza honekin, filial zuri-gorria lider mantentzen da eta datorren asteburuan CD Izarra hartuko du (larunbatean, 17:00etan, Lezaman) ligako hogeita batgarren jardunaldian.