Bilbao Athletic - CD Izarra
Jardunaldia 21
2. RFEF

Bilbao Athletic - CD Izarra

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
21
CD Izarra
CD Izarra
  • 37' Izeta (p.)
  • 45' Rincón
  • Guti 41'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Bilbao Athleticek berriro irabazi du

Lehoikumeek beste garaipen bat lortu dute Lezaman CD Izarrari 2-1 irabazi ondoren eta sailkapenaren gorenean jarraitzen dute

Bilbao Athleticek 2-1 irabazi zion CD Izarrari Lezaman. Partidako gol guztiak lehen zatiko azken txanpan iritsi ziren, baina ordura arte ez zen aukera handirik izan. Lehenengo, Izetak penaltia jaso eta sartu zuen, gero, Gutik banakoa ezarri zuen geldikako jokaldi baten ostean eta atsedenaldira iritsi aurretik, Rinconek Adamaren erdiraketa zehatz bat sare barrura bidali zuen.

Bigarren zatian, Padillak talde nafarraren berdinketa eragotzi zuen geldiketa bikain batekin eta lehoikumeek euren abantaila handitzeko abaguneak ere izan zituzten Mattheus, Izeta eta Duñabeitiaren bitartez, baina markagailua ez zen gehiago mugitu.

Emaitza honekin,filial zuri-gorria lider mantentzen da eta 50 puntu ditu jada. Datorren asteburuan Valle de Egues izango du arerio (larunbatean, 16:00etan, Eguesibarren) ligako hogeita bigarren jardunaldian.