
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2023-24
- Bilbao Athletic - Deportivo Alavés B
Bilbao Athletic - Deportivo Alavés B


- 39' Izeta
- 80' Mattheus
- Ropero 45'
KokapenaLezama 2 , Lezama
Bilbao Athleticen temak saria izan du
Lehoikumeek hirugarren garaipena jarraian lortu dute Deportivo Alavesen bigarren taldeari irabazita Izeta eta Mattheusen golei esker

Garaipen oso garrantzitsua erdietsi du Bilbao Athleticek, urrezko hiru puntu lortu baititu Deportivo Alavesen aurkako derbian. Lezama lehoikumeek etengabe tematzeko ariketa baten lekuko izan zen, bigarren zati osoa futbolari bat gehiagorekin jokatu baitzuen bigarren talde zuri-gorriak. Azken txanpan, Mattheusen golak partida irabazteko justizia egin zuen.
Bilbao Athleticen lehen zatia oso sendoa izan zen. Aurkariaren atea ondo bilatu zuen eta arabarren saiakera bakanetatik ondo defendatu zen. Aukerak izan zituen aurretik, baina Izeta izan zen, lehen zatiko amaierarako bost minutura, bigarren talde zuri-goria aurreratu zuena. Burukada bikain batekin eta atzelariariari aurrea hartu ondoren, Adamaren erdiraketa bikain bat aprobetxatu ostean, lehoikueek abantaila hartu zuten. Atsedenaldira iritsi aurretik emaitza ona zen, baina Roperok, distantzia luzetik, Padilla ezustean harrapatu eta gol ikusgarria sartu zuen berdinketa markagailuan jartzeko.
Aldageletatik igaro ondoren, Deportivo Alaves jokalari bat gutxiagorekin geratu zen, Mendesek bigarren txartel horia ikusi ondoren. Carlos Gurpegiren mutilek partida asko landu zuten eta golaren saria lortu zuten amaierarako hamar minuturen faltan. Mattheusek, bikain buruz, 2-1ekoa jarri zuen markagailuan. Aipatzekoa Olabarrietaren asistentzia. Bilbao Athleticek hirugarren garaipena jarraian lortu du eta lidergoan sendo jarraitzen du.

Bilbao Athletic
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Carlos Gurpegui

Deportivo Alavés B
Hamaikakoan
