Real Zaragoza Deportivo Aragón - Bilbao Athletic
Jardunaldia 24
2. RFEF

Real Zaragoza Deportivo Aragón - Bilbao Athletic

Real Zaragoza Deportivo Aragón
Real Zaragoza Deportivo Aragón
22
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • 42' Pau Sans
  • 63' Pablo Cortés
  • Izeta 24'
  • Olabarrieta 51'

KokapenaCiudad Deportiva Real Zaragoza , Zaragoza

Bilbao Athleticek puntu bat batu du Zaragozan

Lehoikumeek oso bizia izan den eta bi taldeek garaipena lor zezaketenizan dezaketen neurketan berdindu egin dute

Bilbao Athleticek berdindu egin du Ciudad Deportiva Real Zaragozan jokatutako partidan. Gurpegiren jokalariak birritan aurreratu dira markagailuan, lehen zatian Izetak sartutako golari esker, eta bigarrenean Olabarrietaren jaurtiketa bikain bati esker, baina etxeko taldeak indarra atera eta lehia berdinetzeko gai izan da Pauen eta Pablo Cortesen golekin.

Hasiera harrobiko taldeek eskaini ohi duten neurketen berezkoa izan da. Oso azkarrak eta intentsitate handikoak. Etxeko taldea nagusi izan da hasierako minutuetan bi hurbilketa arriskutsuekin, baina ez dute markagailuan aurreratzea lortu. Bilbao Athletic suspertu egin da eta Ibon Sanchezen oinetatik lehoikumeen aldeko lehen abagunea iritsi da. Banakako jokaldi bikaina egin zuen, baina bere jaurtiketa langa gainetik joan da. Barkatu ez zuena Izeta izan zen. Ezkerkada batekin atezaina gainditu eta 23. minutuan talde zuri-gorria aurreratu du. Denboraldiko hamalaugarren gola aurrelari gipuzkoarrarentzat. Hala ere, atsedenaldiaren atarian, baloia kornerrera bidali duen Padillaren geldiketa bikain baten ondoren, etxekoen erdiraketa area barruan murgildu zen eta Pauek lehia berdindu du.

Bigarren zatian, Regok area ertzetik saiatu da, baina etxeko atezainak erantzun ona eman dio. Jarraian, Olabarrietak falta arriskutsu bat sortu du. Hegalekoak berak jaurtitzeko erabakia hartu du eta maisuki baloiak eskuadrako armiarma-sareak kendu ditu. Norgehiagokak irekita jarraitu du eta, kontrako zelaian lapurreta egin ondoren, Pablo Cortesek, jaurtiketa gurutzatu batekin, berdinketa ezarri du berriro. Azken minutuetan, Gurpegik aldaketak egin ditu eta zuri-gorriek neurketako agintea izan dute. Aldaketa horietako bat Canales izan da, eta bere oinetan hirugarren gola egiteko abagune aparta izan du. Banakako jokaldi bikainaren ostean, eskuinkada bortitza gauzatu du, baina baloiak langan jo eta kanpora joan da. Partidako azken abagunea ere zuri-gorrientzat izan da. Adama Boirok gola sartu du, baina alboko epaileak jokalaria jokoz kanpo zegoela argudiatuta gola bertan behera utzi du. Ez da gehiagorako denborarik izan, eta lehoikumeek puntu baliotsua lortu dute sailkapeneko lehen postuan jarraitzeko. Hurrengo partida Mutilveraren aurka izango da, datorren larunbatean, 16:00etan, Lezaman.