
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2023-24
- Bilbao Athletic - Arenas Club
Bilbao Athletic - Arenas Club


- 80' Izeta
- 84' Mattheus
- Daiki 94'
KokapenaLezama 2 , Lezama
Izetak eta Mattheusek justizia egin dute Lezaman
Zuri-gorriek azken txanpan sartutako golek merezitako hiru puntu eman dizkiote Bilbao Athletici lidergoan jarraitu Arenasen aurka irabazteko

Bilbao Athleticen garaipena sufrituta, baina merezita, zelaian ikusitakoaren arabera. Lehoikumeek hamaika aukera izan zituzten Arenasen aurrean eta Oleagak bakarrik eragotzi zuen Carlos Gurpegiren mutilek gol gehiago sar zitzaten. Etxean jokatzeak saria izan zuen eta liderrak lehen sailkatuaren izaera sendotu zuen azken minutuetan Izeta eta Mattheusen golei esker.
Atsedenaldian, norgehiagokak bide beretik jarraitu zuen: Bilbao Athletic, gol egarriz, markagailua lehenbailehen ireki nahian. Atezain bisitariak bereak egiten jarraitu zuen, eta azkenera arte ez zuten lehoikumeek markagailua irekitzea lortu. Izetak, bigarren taldeko golegile nagusiak, Oleaga gainditu zuen, behetik egindako jaurtiketa baten bidez. Lau minutu geroago, Mattheusek baliatutako aldaratze batekin neurketa erabaki zuen. Daikik Arenasen gola sartu zuen, baina ordurako etxeko taldeak puntuak ziurtatuta utzi zituen. Merezitako garaipena, datorren astean Lasesarre bisitatu aurretik. Barakaldo - Bilbao Athletic (martxoaren 24an, igandea, 18:00etan). Bilbao Athleticen ibilbidea erabaki dezakeen partida.

Bilbao Athletic
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Carlos Gurpegui

Arenas Club
Hamaikakoan
