Bilbao Athletic - CD Calahorra
Jardunaldia 29
2. RFEF

Bilbao Athletic - CD Calahorra

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
21
CD Calahorra
CD Calahorra
  • 18' Rincón
  • 91' Canales
  • Iker Hernández 26'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Canalesen maisulan batek beste garaipen bat eman dio Bilbao Athletici azken unean

Lehoikumeek lidergoan jarraitzen dute Segunda Federacion txapelketa amaitzeko bost jardunaldiren faltan

Bilbao Athleticek 2-1 irabazi zion CD Calahorrari Lezaman. Peio Canalesen gol eder batek, partida amaitzear zegoenean, etxekoen alderatz desorekatu zuen balantza. Lehen zatian, Rinconek markagailua ireki zuen gol polit batekin eta Iker Hernandez izan zen errioxarren golegilea.

Carlos Gurpeguik aulkitik zuzentzen zituen jokalariak oso ondo irten ziren berdegunera. Izetak bi aukera argi izan zituen, baina oraingoan ez zuen aurkariaren ate aurrean asmatu. Rinconek bai jaurtiketa indartsu batekin, bere eskuin hegaletik area barruan sartuz. Hala ere, poza laburra izan zen, handik gutxira Iker Hernandezek berdinketa ezarri baitzuen.

Aldageletatik bueltan, lehoikumeak garaipenaren bila joan ziren, eta Canalesen jokaldi ikusgarri batekin lortu zuten, arauzko denbora beteta zegoela. Erdilariak baloi bat jaitsi zuen zerutik, aurean zeukan atzelaria maisuki gainditu eta zuzenean sarera bidali zuen. Behin eta berriz ikustekoa.

Txapelketa amaitzeko bost jardunaldiren faltan, filial zuri-gorriak lidergoari eusten dio eta 69 puntu ditu dagoeneko. Datorren asteburuan CD Tudelano bisitatuko du (ostiralean, 19:00etan) ligako hogeita hamargarren egunean.