Bilbao Athletic - Náxara CD
Jardunaldia 31
2. RFEF

Bilbao Athletic - Náxara CD

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
40
Náxara CD
Náxara CD
  • 28' Olabarrieta
  • 60' Adama
  • 63' Iñigo López
  • 95' Hierro

KokapenaLezama 2 , Lezama

Bilbao Athletic, mailaz igotzeko puntu bakarrera

Naxararen aurkako garaipenaren ondoren, lehoikumeek nahikoa izango lukete hurrengo jardunaldian puntu batekin Primera Federacioneko taldea izateko

Bilbao Athletic Primera Federacionera igotzeko zorian dago, Naxara CD mendean hartu eta gero. Barakaldori zortzi puntuko aldea aterata, eta bederatzi puntu jokatzeke, datorren larunbatean Real Sociedad C-ren aurka puntuatzea nahikoa izango litzateke mailaz igotzeko. Olabarrieta, Adama, Iñigo Lopez eta Hierroren golei esker konpondu zuen gaur bere konpromisoa.

Lehen zatian aukerak etengabe heldu ziren zuri-gorrientzat. Lehoikumeek lehen minututik nahi izan zuten golen bila joan. Olabarrieta, Iñigo Lopez, Varela... asko izan ziren aukeretako protagonistak. Lehenengoa izan zen lehen golaren egilea. Ezkerkada eskuadrara, Toño Ramirezentzat geldiezina, aurretik kanpoko taldearen salbatzailea. 

Bigarren zatian eraginkortasuna areagotu egin zen. Berdeguneko nagusitasuna markagailuan islatu zen Adama, Iñigo Lopez eta Hierroren golei esker. Bilbao Athleticen partida handia, kontrolarekin une osoan.

Igoera matematikoa jardunaldi honetan eman zitekeen, baina Barakaldok markagailua irauli zuen Valle Eguesen aurka bere partidan. Zortzi puntuko aldea eta bederatzi jokatzeke. Aliroiak, gutxienez, hurrengo jardunaldira arte itxaron beharko du.