
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2023-24
- Real Sociedad C - Bilbao Athletic
Real Sociedad C - Bilbao Athletic


KokapenaZubieta , Donostia
Bilbao Athleticek igoera lortu du Zubietan
Carlos Gurpeguiren taldeak maila berrekuratu eta Primera Federacionen jokatuko du datorren denboraldian, Reala C-ren aurka 0-0 berdindu ostean

Bilbao Athleticek, hiru jardunaldiren faltan, igoera lortu du gaur arratsaldean Zubietan 0-0 berdindu ondoren. Carlos Gurpeguik zuzentzen duen taldeak Primera Federacion mailan jokatuko du datorren denboraldian, aurten 32 partidatan 23 garaipen erdietsi eta solik bi porrot jaso dituelarik.
Denboraldi honetarako jarritako helburua aise bete da. Alde batetik, Mikel Jauregizar erdilariaren eta Unai Egiluz erdiko atzelariaren estreinaldiak lehen taldean daude, baita Hugo Rincon hegaleko atzelaria deialdi batzutan izan da, eta Aingeru Olabarrieta etorkizun handiko hegaleko erdilaria ere Cayonen aurkako hasierako zerrendan sartu zen.
Bestalde, plantillaren hazkunde kolektiboa eta indibiduala dago, jokalari batzuek iaz galdutako sentsazio onak berreskuratu baitituzte, eta beste gazte batzuek duten kalitatea erakustsi dute.
Hori guztia gaur egiaztatu ahal izan da Zubietan. Partida parekatua eta abagune argirik gabekoa izan da. Lehen zatian, lehoikumeek balantza desorekatu ahal izan dute Izetaren saiakerekin, baina lehenengo bere burukada eta ondoren bere jaurtiketa, area barruan ondo buelta emanda, kanpora joan dira gutxigatik.
Atsedenaldirako bost minuturen faltan, txartel gorria atera diote Duñabeitiari, baina filial zuri-gorriak ondo eutsi dio markagailuari, jokalari bat gutxiagorekin, Estatuko futboleko hirugarren mailara igotzea matematikoki ziurtatzen duen puntu bat lortzeko. Beste arrakasta bat Lezamarentzat.
Hamaikakoan

Galindo
Merino
Guibelalde
Pontones
Arruti
Gorosabel
Ramírez
Zubelzu
H. Martín
Olarra
Ropero
Ordezkoak
Velarde
Canales
Larrañaga
Díaz de Alda
Eceizabarrena
Garro
Torres
Entrenatzaileak
Mikel Llorente

Real Sociedad C
Hamaikakoan
