Bilbao Athletic - Gimnástica Segoviana
Jardunaldia 27
1. RFEF

Bilbao Athletic - Gimnástica Segoviana

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
12
Gimnástica Segoviana
Gimnástica Segoviana
  • 48' (p.) Olabarrieta
  • Farrell 42'
  • Hugo D. R. 68'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Arratsalde tristea Bilbao Athleticentzat

Lehoikumeek, 14. minututik jokalari bat gutxiagorekin, Lezaman galdu dute Segovianaren aurka eta amaitutzat eman dute porrotik gabe jarraian erdietsitako zazpi partiden bolada

Bilbao Athleticek zorigaitzez betetako arratsaldea izan zuen. Protagonista gisa eguraldi desatsegina igaro ondoren, 14. minututik aurrera jokalari bat gutxiagorekin jokatu izana. Ondorioz partida zaila izan zen eta porrotarekin amaitu zen Segovianaren aurka, lehoikumeen lehena bigarren itzulian. Puntuak gehitzen erdietsitako zazpi partiden bolada bukatu da.

Lehen zatiak une erabakigarria izan zuen, norgehiagokaren bilakaera baldintzatu zuena. Gastesik gaizki neurtu zuen irteera bat areatik kanpo ordu laurdenera eta Borrego lurrera bota zuen. Txartel gorria atezain zuri-gorriarentzat eta Santos sartu zen atera, Varelaren ordez. Hortik aurrera, lehoikumeak ahalik eta hobekien moldatu ziren jokalari bat gutxiagorekin. Ez zuten gaizki egin. Izan ere, Ibai Sanzen eta Olabarrietaren saiakerekin, euren botetan egon ziren aurrea hartzeko aukerarik onenak. Golaren saria, ordea, Gimnastica Segovianarentzat izan zen lehenengo. Farrel, buruz, zalantzazko posizioan, segoviarrak aurreratu zituen lehen zatia amaitzear zenean. Bilbao Athleticek fedea izan zuen eta kanpoko taldearen atzealdeak area barruan Aguilar lurrera bota zuen korner batean. Olabarrietak ez zuen barkatu penalti puntutik.

Bigarren zatian, zuri-gorriak kontserbadoreagoak izan ziren, baina ezeri uko egin gabe. Duñabeitiaren jaurtiketa gogorra bezalako aukerak izan zituzten. Bigarren zatian, gaizki aldentze batek aukera eman zion Hugo Diazi Segoviako taldea berriro aurretik jartzeko. Jokin Aranbarriren gizonek egindako ahalegina izugarria izan zen, baina ez zuen punturik lortzeko balio izan. Galdu gabeko zazpi partiden boladari amaiera. Asko dago aurretik eta alderdi positibo asko gaurko neurketatik.