
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2024-25
- Gimnástica Segoviana - Bilbao Athletic
Gimnástica Segoviana - Bilbao Athletic


- 17' Borrego
- 73' Berlanga
- Azkune 49'
KokapenaLa Albuera , Segovia
Bilbao Athleticen porrota Segovian
Lehoikumeek Gimnastica Segovianaren aurka galdu dute norgehiagoka parekatu baten azken txanpan

Bilbao Athleticen porrota Segovian. Lehoikumeek La Albueran porrota jaso zuten norgehiagoka parekatu baten azken txanpa. Minutuak aurrera igaro ahala hobetu zuen bigarren talde zuri-gorriak, baina ez zen nahikoa izan Primera Federacion mailako 5. jardunaldiko partidatik zerbait positiboa ateratzeko.
Bilbao Athleticek bere estiloari leial ekin zion, baloi-jabetzan nagusi eta aurkariaren atearen bila. Hala ere, lehoikumeek arriskua sortzeko zailtasunak izan zituzten Carmonak defendatutako atearen inguruan. Canalesek aukera argiena ordu laurdenean izan zuen, areaz kanpotik egindako jaurtiketaren ostean. Hurrengo jokaldian Javi Borregok Gastesi azpitik gaindiduta aurretik jarri zuen etxeko taldea. Bigarren talde zuri-gorriak berdinketaren bila arraun egin zuen, baina ezin izan zuen Segovianaren golari erantzun.
Bigarren zatiaren hasieran, Bilbao Athletic indartsu zelairatu zen eta bere lehen abagunean erakutsi zuen. Azkunek bikain definitu zuen Carmonaren atean egindako jaurtiketan norgehiagoka berdintzeko. Bilbao Athleticek norgehiagokari buelta emateko saiakeran jarraitu zuen eta Canalesek faltaz izan zuen lortzeko aukera argia. Carmonaren geldiketak Jokin Aranbarriren mutilen bigarren gola eragotzi zuen.
Partida berdintasun handiko fase batean sartu zen, bi taldeentzat izandako aukerekin. Hor, Gimnastica Segoviana izan zen asmatu zuena. Berlangak Gastesi gainditu eta behin betiko gola sartu zuen, nahiz eta lehoikumeak partidako azken jokaldira arte saiatu.
Hamaikakoan

Carmona
David López
Abel
Manu
Berlanga
Hugo Díaz
Borrego
Astray
Rubén
Davo
Hugo Marcos
Ordezkoak
Li
Oliva
Diego Gómez
Gabriel
Tellechea
Juan Silva
De la Mata
Fernán
Pichu
Entrenatzaileak
Ramsés Gil

Gimnástica Segoviana
Hamaikakoan
