
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2024-25
- SD Amorebieta - Bilbao Athletic
SD Amorebieta - Bilbao Athletic


- Azkune 32'
- Ibai Sanz 72'
KokapenaUrritxe , Amorebieta-Etxano
Garaipen handia lortu du Bilbao Athleticek SD Amorebietari egindako bisitan
Bigarren talde zuri-gorriak garaipena lortu du Urritxen SD Amorebietaren aurka Primera Federacion mailako zazpigarren jardunaldian

Bilbao Athleticek 0-2 irabazi du Urritxen. Azkune eta Ibai Sanzen golek hiru puntu garrantzitsu eman dizkiote Jokin Aranbarriren taldeari. Partida bi taldeentzat aukera argirik gabe hasi zen, baina denbora aurrera joan ahala, lehoikumeak markagailua irekitzeko lehen saiakerak izaten hasi ziren. Bujanek lehen gola gertu izan zuen baina, langa gainetik joan zen. Pixkanaka Bilbao Athleticek nagusitzen ari zen eta 32. minutuan Azkunek SD Amorebietaren area barruan aukera on bat aprobetxatu eta lehikumeak aurretik jarri zituen.
Atsedenaldiaren ostean, Jokin Aranbarriren mutilek sentsazio onekin jarraitu zuten. Azkunek aukera bat izan zuen, baina etxekoen defentsak ez zien zurigorriei abantaila handitzen utzi. Gerenabarrena eta Irurita gola egitetik gertu egon ziren. Baina 71. minutuan, Ibai Sanz berdegunera sartu eta eskuinkada batekin gol egin zien etxeko taldeari. Partida oso bizia izan zen hasieratik amaierara arte.
Datorren astean, Lezaman, Bilbao Athleticek SD Ponferradina hartuko du (urriak 11, ostirala, 20:30ean)
Hamaikakoan

Gaizka
Carbonell
Kortazar
Amelibia
Nakai
Julen Jon
Hervías
Ben Hamed
M. Bravo
Enol Coto
A. Marín
Ordezkoak
Yannick
Selma
Kaxe
Aurtenetxe
I. Muñoz
Coulibaly
Yuste
Calavera
Abde
Entrenatzaileak
Julen Guerrero

SD Amorebieta
Hamaikakoan
