CD Lugo - Bilbao Athletic
Jardunaldia 11
1. RFEF

CD Lugo - Bilbao Athletic

CD Lugo
CD Lugo
10
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • 18' Raúl

KokapenaAnxo Carro , Lugo

Bilbao Athleticek ez du asmatu Lugon

Lehoikumeak esku-hutsik doaz Anxo Carrotik, partida parekatu batean porrota jaso ondoren

Bilbao Athleticen porrota Lugon. Lehoikumeek ez zuten bere eguna izan Anxo Carron eta Raul Hernandezek ordu laurdenera sartutako golaren ondorioz neurketa galdu zuten. Bigarren talde zuri-gorriak berdinketa lortzeko aukerak izan zituen, baina galiziarren ate aurrean asmatzea falta izan zitzaion.

Lehen zatian, partida osoan bezala, bi taldeentzako aukerak izan ziren, norgehiagoka parekatu baten barruan. Bilbao Athleticek baloi-jabetza gehiago izan zuen, baina ez zuen erasoei sakontasuna ematea lortu. Hala ere, Azkunek eta Canalesek aterik aurkitu ez zuten jaurtiketetan aukera onak izan zituzten. Lugok asmatu zuen, Raul Hernandezen urruneko jaurtiketa bati esker markagailuan abantaila hartuz, ordu laurdenera. Jokin Aranbarrik zuzentzen dituen lehoikumeak bere estiloari leial mantendu ziren, baina ez zuten abagune argirik izan Lavinek defendatutako atearen aurrean.

Bigarren zatian, Bilbao Athletic erasoan zorrotzago jokatzen saiatu zen. Tematu zen, baina Lugok sendo jarraitu zuen atzeko lerroan. Bisitariek aulkia mugitu zuten, baina aldaketek ez zuten nahi bezalako eraginik izan. Partidaren barruan, Bilbao Athleticek aurkariaren arean amaitu zuen norgehiagoka, baina ez zuen nahi zuen berdinketa lortu. Hurrengo erronka: Bilbao Athletic - Nàstic, azaroak 9, larunbata, 16:00etan Lezaman.