
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2024-25
- CyD Leonesa - Bilbao Athletic
CyD Leonesa - Bilbao Athletic


- 10' A. Escobar
- Varela 33'
- Hierro 48'
- Canales 72'
KokapenaReino de León , León
Bilbao Athleticen garaipen handia liderraren aurka
Lehoikumeek partida bikaina osatu dute Cultural Leonesaren zelaian markagailua iraulita

Askotan, futbolean boladak garrantzitsuak dira, eta Estadio Reino de Leon zelaian gertatutakoa inflexio-puntua izan daiteke. Bilbao Athletic, merezi baino puntu gutxiagorekin, Primera Federacion mailako liderraren etxera emaitza dinamika negatiboan murgilduta iritsi zen. Partidaren hastapenean dena maldan gora jarri zitzaion etxekoen golarekin, baina filial zuri-gorria lotsagabe eta ausart lehiatu zen markagailua irauli arte, joko bikaina erakutsiz gainera.
Hasierako minutu parekatu batzuen ondoren, Anton Escobarrek 1-0ekoa erdietsi zuen Barriren asistentzia bikaina aprobetxatuz. Hala ere, behera egin beharrean, Jokin Aranbarrik aulkitik zuzentzen dituen jokalariek aurrerapausoa eman zuten. Varelak, hilabete honetan bi gol daramatzanak, ginga jarri zion atsedenaldira iritsi aurretik balantza orekatzeko balio izan zuen jokaldi koral bikain bati.
Aldageletatik itzulera frenetikoa izan zen. Hierrok maisuki errematatu zuen sarera Varelaren pase zehatz bat, eta, jarraian, Barri kanporatu zuten. Egoera aldatu zen orduan. Hortik aurrera, lehoikumeak nagusi izan ziren norgehiagokan, eta abantaila handitzea lortu zuten Canalesen sartutako beste gol eder bati esker.
Ezbairik gabe, Gaztelan lortutako hiru puntuak baltsamikoak dira taldearentzat eta orain Reala B-ren aurkako derbiari (larunbatean, 21:30ean, Lezaman) konfiantza plus honekin aurre egingo dio.
Hamaikakoan

Miguel Bañuz
Satrústegui
Rodri Suárez
Calderón
D. Barri
Luis Chacón
Guzmán
Bicho
Álvaro
A. Escobar
Artola
Ordezkoak
Joel Ruiz
Fornos
K. Presa
Samanes
Víctor Ruiz
S. Maestre
Txus Alba
Pastoriza
Entrenatzaileak
Raúl Llona

CyD Leonesa
Hamaikakoan
