
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2024-25
- Bilbao Athletic - SD Tarazona
Bilbao Athletic - SD Tarazona


- 83' Ibai Sanz
- Fuentes 76'
KokapenaLezama 2 , Lezama
Eraginkortasun ezak Bilbao Athletic zigortu du
Bigarren talde zuri-gorriak dena egin zuen Tarazonari irabazteko, baina berdinketarekin konformatu behar izan zuen

Eraginkortasun ezak Bilbao Athletic zigortu zuen berriro. Bigarren talde zuri-gorriak bere esku zegoen guztia egin zuen SD Tarazonari irabazteko, baina goian asmatu ez zuenez, lehoikumeak puntu batekin konformatu behar izan ziren. Aragoiko taldea Fuentesen bitartez aurreratu zen bisitarien taldeak izandako eraso jokaldi bakanetako batean eta Ibai Sanzek norgehiagoka berdindu zuen, ukitu zuen lehen baloian, bigarren zatian.
Bilbao Athleticek indartsu ekin zion lehen taldeari. Aurkariaren gogortasunari aurre egin zion baloiaren zirkulazio on batekin, eta hainbat aukera izan zituen, horietako bi zutoinera, Adrian Perez eta Varelaren botetan. Gola sartzea bakarrik falta izan zitzaion eta merituak egin zituen horrela izan zedin.
Bigarren zatia ere bide beretik joan zen. Hala ere, Aragoiko taldeak aurrea hartzea lortu zuen, Fuentesek txilenaz sartutako gol bati esker. Epaileak Cedeño kanporatu zuen eta lehoikumeek jokalari bat gehiagorekin jokatu zuten azken txanpan. Ibai Sanzek buruz berdindu zuen geldikako jokaldi batean eta bigarren talde zuri-gorriak golaren inertzia aprobetxatu nahi izan zuen irabazteko. Ez zuen lortu eta Bilbao Athleticek eta Tarazonak puntuak banatu zituzten.

Bilbao Athletic
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Jokin Aranbarri

SD Tarazona
Hamaikakoan
