
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2024-25
- FC Andorra - Bilbao Athletic
FC Andorra - Bilbao Athletic


- Sánchez 69'
- A. Pérez 89'
KokapenaEstadi Nacional , Andorra la Vella
Bilbao Athleticen garaipen garrantzitsua Andorran
Ibon Sanchezek eta Adrian Perezek bigarren zatian sartutako golei esker filial zuri-gorriak hiru puntuak batu ditu

Bilbao Athleticek Andorraren puntu guztiak eskuratu ditu FC Andorrari 0-2 irabazi ostean, Ibon Sanchez eta Adrian Perezen golen eskutik. Lehoikumeek behetik gora egin dute partidan eta bigarren zatian garaipenaren bila joan eta aho zapore ona uzteko golak lortu dituzte.
Neurketaren lehen minutuetan, Bilbao Athletic erabakitasunez zelairatu da, Azkune eta Bujanen abiadura hegaletatik bilatuz, Andorrako defentsaren gainean arriskua sortzeko. Hala ere, minutuek aurrera egin ahala, FC Andorrak pisua hartu du norgehiagokan eta Lautaro eta Molina, zorte handirik gabe, Santos estu hartzen saiatu dira. Cerdak izan du lehen zatiko aukerarik onena bere jaurtiketak zutoina jo duenean, eta, azken minutuetan, Alvaro Marinek ez du asmatu ate zuri-gorriaren aurrean.
Bigarren zatiaren hastearekin batera, Iruritak eta Aguilarrek bi abagune izan dituzte lehoikumeak markagailuan aurretik jartzeko, baina lehenengoak desbideratuta jaurti du eta bigarrenak zutoinera bidali du baloia. Bilbao Athleticek nagusi izaten jarraitu du eta Jokin Aranbarrik Izagirre eta Ibai Sanz zelairatu ditu taldea indartu nahian. Hirugarren saiakeran, Ibon Sanchezek bikain bideratu du erasoa, Endika Bujanek gozoki bat jarri du arean eta Sanchezek berak bidali du baloia sare barrura.
Printzerriko azken minutuak zorabiagarriak izan dira. Athletic Clubek, Adrian Perezen golari esker, neurketa erabakita utzita zirudien gola lortu du, baina jarraian, partidako epaileak penaltia adierazi du zuri-gorrien arean. Mikel Santosek, geldiketa bikain batekin, zalantza guztiak uxatu zituen eta lehoikumeek hiru puntuak lortu dituzte. Datorren astean, Jokin Aranbarriren mutilek Sestao River hartuko dute Lezaman. Urtarrilaren 25ean, larunbata, arratsaldeko 18:00etan jokatuko da zuzeneko norgehiagoka.
Hamaikakoan

Ratti
Trigueros
Nieto
Álvaro Martín
Lautaro
Molina
Peña
Bomba
Vilà
Cerdà
Casadesús
Ordezkoak
Oier Olazabal
Arumí
Morgado
Juanda
Ndiaye
Luismi
Clemente
Almpanis
Berto
Alende
Bilal
Iván Rodríguez
Entrenatzaileak
Ferran Costa

FC Andorra
Hamaikakoan
