
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2024-25
- Zamora CF - Bilbao Athletic
Zamora CF - Bilbao Athletic


- Irurita 40'
- Buján 70'
KokapenaRuta de la Plata , Zamora
Bilbao Athleticek bere bolada ona luzatu du
Lehoikumeek hiru garaipen kateatu dituzte Zamoraren aurka 0-2 irabazita

Bilbao Athleticek bolada onean jarraitzen du. Partida oso ona osatu ondoren, lehoikumeek 0-2 irabazi zioten Zamora CF-ri eta hiru garaipen lortu dituzte jarraian. Iruritak, atsedenaldia baino lehentxeago, eta Bujanek, bigarren zatian, sartutako golek justizia egin zioten Ruta de la Plata estadioan ikusitakoari.
Neurketa orekatuta eta ia aukerarik gabe hasi zen. Johaneko zen ezker hegaletik arrisku gehien sortzen zuena eta erasora joan zen jokaldi batean erdiraketa pozoitsua jarri zuen aurkariaren arean, eta aldaratze batzuen ostean Iruritak sarera bidali zuen baloia.
Aldageletatik bueltan, filial zuri-gorriak eroso jarraitzen zuen. Azkunek eta Ibai Sanzek errenta handitu ahal izan zuten eta azkenean Bujanek lortu zuen hori jaurtiketa bikain batekin amaitutako banakako jokaldi ikusgarri baten bidez.
Hiru puntu hauekin Jokin Aranbarrik aulkitik zuzentzen duen taldeak 28 puntu pilatu ditu eta jaitsiera postuekiko aldea zabaldu du. Dinamika positibo hau datorren igandean, hilak 9, luzatu nahi du 15:30etik aurrera Lezaman CD Arenteiroren aurka.
Hamaikakoan

Fermín
Campabadal
C. Gutiérrez
José Carlos
Sergio Nieto
Aleix Gorjón
Clavería
Guille Macho
Kike Márquez
Tresaco
Roni
Ordezkoak
Altube
Bolo
Dani Hernández
Pito Camacho
Carlos Ramos
Álvaro Romero
Lucero
Speljak
Joel Priego
Julen Castañeda
Entrenatzaileak
Juan Sabas

Zamora CF
Hamaikakoan
