
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2024-25
- Bilbao Athletic - CD Arenteiro
Bilbao Athletic - CD Arenteiro


- 90' Sánchez
KokapenaLezama 2 , Lezama
Laugarren garaipena jarraian lortu du Bilbao Athleticek
Ibon Sanchezen azken minutuetako golak bigarren talde zuri-gorriaren ekina saritu du eta Arenteirori 1-0 irabazita, lehoikumeak jaitsiera postuak bost puntura jarri dira

Hiru puntu erraldoi Bilbao Athleticentzat. Laugarren garaipena jarraian, Ibon Sanchezen 89. minutuko golari esker, lehoikumeek Arenteirori irabazi zioten. Horrela, bigarren talde zuri-gorriak lau garaipen kateatu ditu eta beste horrenbeste golik jaso gabe. Jaitsiera postuak bost puntura daude.
Lehen zatia oso parekatua izan zen. Bi taldeek aukerak izan zituzten. Bilbao Athleticek jabetza gehiago izan zuen eta nagusi izan zen, baina ezin izan zuen erasoko presentzia goletan zehaztu. Azkunek izan zituen aukerarik argienak, norgehiagokako lehen abagunean, eta Ibon Sanchez bisitarien zutoina miazkatu zuen jaurtiketa baten bidez saiatu zen ere.
Bigarren zatian, lehoikumeak nagusi izan ziren eta norgehiagokako azken txanpan ekin zioten garaipenaren gola lortzeari. Hau Ibon Sanchezen burukadan iritsi zen eta honek Olabarrietaren erdiraketa bikaina sare barrura bidali zuen 89. minutuan puntuak Lezaman uzteko. Bilbao Athleticek gozo jarraitzen du eta Nastici egingo dio bisita datorren astean. Jarrai dezala bolada onak.

Bilbao Athletic
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Jokin Aranbarri

CD Arenteiro
Hamaikakoan
