
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2024-25
- Real Sociedad B - Bilbao Athletic
Real Sociedad B - Bilbao Athletic


- 66' Ochieng
- Hierro 71'
- Azkune 89'
KokapenaZubieta , Donostia
Bilbao Athleticek merezita gainditu du Reala Zubietan
Bigarren talde zuri-gorriak derbia irabazi du Hierro eta Azkuneren golei esker markagailua irauli ostean

Zelako garaipena lortu duen Bilbao Athleticek Zubietan. Bigarren talde zuri-gorriak merezimendu osoz irabazi zuen Realaren aurkako derbia Hierro eta Azkuneren golei esker. Lehoikumeek zazpi partida kateatu dituzte porrota ezagutu gabe, bigarren itzuliko guztiak, sei garaipenekin eta berdinketa batekin.
Lehoikumeen lehen zati handia, jokoaren esparru guztietan nagusi. Golak bakarrik falta izan ziren. Ibai Sanzek, partida bikoitzez, eta Ibon Sanchezek gertu izan zuten gola aurretik jartzeko. Oso zorrotz eta presioan eta baloiaren erabileran aplikatua egon zen Bilbao Athletic. Hala ere, Jokin Aranbarriren taldea ez zen gai izan lehen berrogeita bost minutuetako nagusitasuna goletan bihurtzeko.
Bigarren zatia lehen zatia amaitu zen bezala hasi zen. Varelak zutoinaren kontra bidali zuen baloia eta lehoikumeek beren nagusitasuna luzatu zuten. Futbolean ohikoa denez, gure taldearen eraginkortasun ezak zigortu zuen eta bigarren talde txuriurdinaren abadune bakarrean gola jaso zuten zuri-gorriek. Ochiengek etxekoak aurreratu zituen jaurtiketa baxu gogor batekin. Bilbao Athleticek bere horretan jarraitu zuen eta beti egiten duen presio altuari etekina atera zion. Hierrok indartsu eta kalitatez gainditu zuen Fraga.
Markagailuko berdinketarekin, gazte zuri-gorriak partidaren bila joan ziren, eta behin eta berriz saiatzearen ondorioz garaipenaren saria lortu zuten. Azkunek, gaur Bilbao Athleticekin debuta egin duen Beñat Garciaren asistentziaren ondoren, sare barrura bidali zuen lehoikume berriaren erdiraketa, Zubietatik puntuak eskuratzeko. Bilbao Athleticek berriro irabazi du eta geldiezin jarraitzen du. Igoerako playoffetik bi puntura kokatu da.
Hamaikakoan

Fraga
Balda
Lebarbier
M. Rodríguez
Orobengoa
Goti
Ochieng
P. Rodríguez
Ramírez
Rupérez
Carbonell
Ordezkoak
Zango
Díaz
Gibelalde
E. García
Merino
Agote
Carrera
Ropero
Astiazaran
Entrenatzaileak
Sergio Francisco

Real Sociedad B
Hamaikakoan
