
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2024-25
- CA Osasuna B - Bilbao Athletic
CA Osasuna B - Bilbao Athletic


- 86' (p.) A. Osambela
- Ibai Sanz 88'
KokapenaInstalaciones CA Osasuna , Tajonar
Bilbao Athleticen landutako puntua Taxoaren
Lehoikumeak nagusi izan ziren, baina azken minutu oso bizietan zehar Osasuna B-k penalti baten bitartez aurrea hartu zuen eta berehala erreakzionatu zuten

Bilbao Athleticek 1-1 berdindu zuen CA Osasuna Bren aurka Taxoaren. Lehoikumeek izan zituzten aukerarik onenak, batez ere lehen zatian, baina ez zuten asmatu. Azken txanpa bizia izan zen. Etxekoak aurreratu egin ziren Osambelak sartutako penaltiari esker eta Ibai Sanzek balantza orekatu zuen geldikako jokaldi batean.
Hasierako minutuetan ez zen egon abagunerik. Hala ere, bilbotarrek erasora jo zuten eta Johanekok eskuin hegaletik arriskua sortzen zuen maiz. Nahiz eta Varelak, Olabarrietak eta Hierrok gola gertu izan izan zuten, markagailua ez zen mugitzen.
Aldageletatik bueltan, talde nafarrak aurrerapausoa eman zuen. Hala ere, aukerarik argiena Letek izan zuen, baloi bat zutoinera bidali baitzuen. Pedroarenak erantzun zuen, baina Santos bikain egon zen atepean. Partida golik gabe amaituko zela zirudienean epaileak penaltia adierazi zuen Azkunek aurkari bat ukitu zuen jokaldi batean. Osambelak ez zuen barkatu 11 metroetatik. Ondoren, Ibai Sanzek bere golegile sena agerian utzi zuen beste behin, bigarren zutoinean oposiziorik gabe eskuinetik zerbitzatutako korner bat buruz sarera bidaliz.
Emaitza honekin, Jokin Aranbarrik aulkitik zuzentzen duen taldeak sailkapenaren goikaldean jarraitzen du eta datorren astean beste bigarren filial batekin neurtuko ditu indarrak. Ostiralean 20:30ean FC Barcelona B hartuko du Lezaman.
Hamaikakoan

Stamatakis
I. Garriz
Mauro
A. Osambela
Xabi H.
Sixtus
D. Espejo
R. Arroyo
Jon García
Arguibide
Sierra
Ordezkoak
P. Valencia
C. Mutilva
C. Lumbreras
Dani Sancho
Anai
N. Lorenzo
Pedroarena
Pablo Moreno
Noel López
Entrenatzaileak
Santiago Castillejo

CA Osasuna B
Hamaikakoan
