
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2024-25
- Bilbao Athletic - Barcelona Atlètic
Bilbao Athletic - Barcelona Atlètic


- 17' Ibai Sanz
- 52' Canales
- Rubén López 34'
- Cédric 65'
KokapenaLezama 2 , Lezama
Bilbao Athleticek puntu bat lortu du ia ezinezkoa egin zaion testuinguru batean
Lehoikumeek, 23. minututik jokalari bat gutxiagorekin, bina berdindu dute Barça Atleticekin, epailearen influentzia negatiboa erabatekoa izan den partida batean

Bilbao Athleticek bina berdindu zuen Barça Atleticen aurka Lezaman, epaileak norgehiagokaren bilakaera erabat baldintzatu zuela ikusi ondoren, hirugarren astez jarraian. Lehoikumeen lerroetan Duñabeitia kanporatu zuten partidako lehen uneetan, eta, ondorioz, zuri-gorriek ia partida osoa jokatu zuten jokalari bat gutxiagorekin, 23. minututik. Hala ere, bigarren talde zuri-gorriak, birritan aurrea hartuta, puntu baliotsua lortu zuen jasandako ezbeharrak ikusita.
Zuri-gorrien bigarren taldea baloi-jabetzaren bidez heldu zen lehen minutuetan aurkariaren atera, . Behin baino gehiagotan iritsi eta gero Ibai Sanzen gola ikusi zuten Lezamako ikusleek, eta buruz aurreratu zituen lehoikumeak. Bost minutu geroago, polemika Lezaman. Duñabeitiak legez kargatu zuen Cedric, azken gizona zenean. Epaileak, ordea, etxekoen kontrako falta adierazi eta atzelari zuri-gorria kanporatu zuen 23. minutuan. Beste behin, talde zuri-gorriak ia partida osoa futbolari bat gutxiagorekin jokatzera. Jokin Aranbarriren taldeak ordaindu zuen, eta Barça Atlèticek ordu erdia pasata berdindu zuen Ruben Lopezen jaurtiketari esker.
Atsedenaldiaren ostean, Bilbao Athleticek zailena egin zuen berriro, aurrea hartu zuen. Canalesek berriz ere lehoikumeen alde jarri zuen abantaila. Bigarren taldeak asko borrokatu zuen berdinketa baino gehiago lortzeko, baina Cedricek saihestu egin zuen Santosen aurrean baloia loratu eta balantza berriro orekatu ondoren. Jokin Aranbarrik zuzendutako gizonen esfortzu izugarria. Puntu bat erdiesteko eman zien, eta, egoera ikusita, urrezkoa izan zen, nahiz eta bigarren talde zuri-gorriak hirurak lor zitzakeen indarrak berdinduta egon balira. Hurrengo geltokia, Tarazona.

Bilbao Athletic
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Jokin Aranbarri

Barcelona Atlètic
Hamaikakoan
