SD Tarazona - Bilbao Athletic
Jardunaldia 30
1. RFEF

SD Tarazona - Bilbao Athletic

SD Tarazona
SD Tarazona
11
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • 48' Fuentes
  • Varela 43'

KokapenaMunicipal , Tarazona

Bilbao Athleticek puntu bat batu du Tarazonan

Lehoikumeak aurretik jarri ziren markagailuan atsedenaldira iritsi baino lehen Varelaren gol ikusgarri baten bitartez eta Fuentesek partida berdindu zuen bigarren zatia hasi bezain laster txilenaz

Puntu banaketa Tarazonan. Bilbao Athleticek batzen jarraitzen du 1-1 berdindu ostean Aragoira egindako bisitan. Varelak markagailua inauguratu zuen Monrealen erdiraketa zehatza boleaz errematatuz, baina Fuentesek txilenaz lehia orekatu zuen. Gol ederrak benetan.

Partida entretenigarria izan zen, baina kosta egin zitzaion lehen zatian erritmoa hartzea. Ia ez zen aukera aipagarririk izan, nahiz eta Santosek bi geldiketa on egin behar zituen. Atsedenaldira berdinketarekin iritsiko zela zirudienean, Varelak balantza desorekatu zuen.

Aldageletatik bueltan, Zaragozako taldeak azkar erreakzionatu zuen. Zelaian zeudenak txilena batekin harritu zituen Fuentesek. Erabat geldiezina zen. Bi atezainek lana izaten jarraitu zuten amaierara arte. Fuolik Varelaren bigarrena saihestu zuen barrurantz zihoan jaurtiketa libre batean eta Beñat Garciaren gola ekidin zuen Bujanen jokaldi bikain baten ondoren. Santosek, berriz, meritu handiko beste esku-hartze bat egin zuen eta Aresoren baloi bat langan jotzen ikusi zuen.

Emaitza honekin, lehoikumeek sailkapenaren erdialdean jarraitzen dute eta 41 puntu pilatu dituzte dagoeneko. Datorren astean etxetik kanpo jokatuko dute berriro, larunbatean 19:30etik aurrera Lasesarren Barakaldoren aurka.