
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2024-25
- Barakaldo CF - Bilbao Athletic
Barakaldo CF - Bilbao Athletic


KokapenaLasesarre , Barakaldo
Lehoikumeen berdinketa borrokatua Barakaldo CF-ren aurka
Bilbao Athleticek puntu bat lortu du Lasesarren, Primera Federación mailako hogeita hamaikagarren jardunaldian

Bilbao Athleticek 0-0 berdindu du Lasesarren jokatutako derbi bizkaitar bizian. Regok, partida hasi eta berehala, neurketako lehen aukera izan du, baina etxekoen atezaina adi egon da eta baloia arazorik gabe urrundu du. Minutu batzuk geroago, Varela eta Leteren jaurtiketak kanpora joan dira gutxigatik. Lehoikumeek jokoan nagusi izan dira eta abagune gehiago izan dituzte, baina lehen 45 minutuen amaieran bi taldeek norgehiagoka hasi duten markagailu berarekin aldageletara joan behar izan dira.
Bigarren zatian, jokoa lokaztu egin da, geldialdi gehiago eta aukera gutxiagorekin. Aranbarriren mutilek, 64. minutuan egindako aldaketa hirukoitzaren ondoren, gertu izan dute gola, baina Hierrok, berdegunean sartu berriak, ez du area barruan zebilen baloia errematatu. Nahiz eta talde barakaldoarrak berdinketaren bila estutu duen, Santosek bikain saihestu du Pablo Santiagoren aurkako bat-bateko jokaldia, 0-0eko emaitzarekin bukatu da Lasesarreko partida.
Hurrengo astean derbi berri bat jokatuko du Bilbao Athleticek, oraingoan Lezaman. SD Amorebieta hartuko du, larunbatean, apirilak 12an, 18:00etan.
Hamaikakoan

Unai Pérez
De Jesús
A. Jelbat
Ekaitz
Pedernales
Huidobro
Valiño
Artetxe
Muguruza
Pablo
Isuskiza
Ordezkoak
Tena
Torre
Urki
Oier López
J. Martínez
Buján
Luis Bilbao
Entrenatzaileak
Imanol de la Sota

Barakaldo CF
Hamaikakoan
