
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2024-25
- Ourense CF - Bilbao Athletic
Ourense CF - Bilbao Athletic


- 86' Álex Gil
- Ibai Sanz 50'
- Rego 91'
KokapenaO Couto , Ourense
Bilbao Athleticen sekulako hiru puntu O Couton
Lehoikumeen elkarren segidako bigarren garaipena kateatu dute Ourenseren aurka eta igoerako playoffetako postuak begibistan dituzte

Hiru puntu erraldoi lortu zituen Bilbao Athleticek O Couton. Lehoikumeek garaipena lortu zuten Ourenseren aurka, azken gola luzapenean lortu ondoren. Regok garaipena etxera eraman zuen, Alex Gilen berdinketa gola zapuztuz aurretik Ibai Sanzen gola egonda. Jokin Aranbarriren mutilek igoera playoff postuak begibistan dituzte.
Lehen zatian ez da asko nabarmendu erasoko jokoan. Defentsak protagonista izan ziren eta bi taldeek ondo kontrolatu zituzten aurkariaren erasoak. Bigarren zatirako erreserbatu ziren. Han, Ibai Sanzek sekulako gola sartu zuen eta baloia Marquetaren eskuadra jarri zuen Bilbao Athletic aurretik jartzeko.
Hortik aurrera, partida beste eszenatoki batean sartu zen, etxekoak partida orekatu nahian. Bilbao Athleticek partida erabakita uzteko aukera izan zuen, baina Alex Gilek partida berdindu zuen, 86. minutuan. Berdinketa behin betikoa zirudienean, Regok galiziarren area barruan solte zegoen baloi bat baliatu zuen garaipena lortzeko. Etekin goxoa bigarren talde zuri-gorriak lortutakoa, hurrengo astean Cultural eta Deportiva Leonesa liderra hartuko Lezaman hartuko duena.
Hamaikakoan

Marqueta
Hugo Sanz
F. Carmona
M. Prado
Fidalgo
Carbonell
Alberto Gil
Juanma B.
Moisés R.
Josema R.
Jairo
Ordezkoak
Pato Guillén
F. Andrada
G. di Renzo
Álex Gil
Teijo
Prada
Álex Blesa
Á. Sánchez
Fullana
Entrenatzaileak
Pablo López

Ourense CF
Hamaikakoan
