
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2024-25
- SD Ponferradina - Bilbao Athletic
SD Ponferradina - Bilbao Athletic


- 24' Borja Valle
- 83' Pau Ferrer
KokapenaEl Toralín , Ponferrada
Zazpi partida geroago, Bilbao Athleticen porrota
Lehoikumeek galdu dute SD Ponferradinaren aurka, emaitzen bolada positiboa eten dute eta esku-hutsik joan dira El Toralinera egindako bisitatik

Bilbao Athleticek amaitu du galdu gabe jarraian erdietsitako zazpi partiden bolada ona. Lehoikumeek porrota jaso dute SD Ponferradinaren aurka, honek bigarren talde zuri-gorriari bi goleko aldeaz irabazi ziolarik. Zuri-gorriek aukerak izan zituzten, baina ofizio handiko talde batek gainditu zituen.
Erritmo altua lehen minutuetan. Etxekoek asko sakatu zuten markagailua ireki nahian eta Cortesek zutoinera bidali zuen baloia, buruz. Erantzuna, Izagirrerena. Atzelari zuri-gorriak, buruarekin ere, langara bidali zuen baloia ordu laurdena bete baino lehen. Intentsitatea eta berdintasuna, Borja Vallek, boleaz, arratsaldeko lehen gola sartu zuenean hautsi zena, zuri-gorrien area barruan aldaratze bat aprobetxatuta. Lehoikumeak suspertzen saiatu ziren, baina erasoko fasean zorrotzagoak izatea falta izan zitzaien. Aipatzekoak Ibai Sanz eta Adrian Perezen aukerak.
Bigarren zatian aldaketak izan ziren eta Bilbao Athleticek dena eman zuen berdinketa lortu nahian. Zuri-gorriek jende asko bildu zuten aurkariaren zelaian, baina ez zuen arrisku-egoera nahikorik sortu. Bost minuturen faltan, Pau Ferrerrek neurketa erabaki zuen Santosentzat ezinezkoa izan zen burukada batekin eta bigarren gola sartu zuen. Lehoikumeek emaitza apaimtzeko aukera izan zuten Ibon Sanchez eta Johanekoren saiakerekin. Ez zen gure eguna izan. Hiru jardunaldi falta dira LaLiga Hypermotionera igotzeko playoffaren ametsa lortzeko borrokan jarraitzeko. Lehenengo erronka, datorren astean etxean Unionistasen aurka (larunbata, maiatzak 10, 18:00etan).
Hamaikakoan

Andrés Prieto
Ger Nóvoa
Sibille
Yeray
Borja Valle
Bustos
Markel
Andoni López
Cortés
Jorrín
Doué
Ordezkoak
Ángel
Barredo
Andújar
Lancho
Ernesto
Mula
Pau Ferrer
Álex Costa
Esquerdo
Entrenatzaileak
Javi Rey

SD Ponferradina
Hamaikakoan
