
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2025-26
- Bilbao Athletic - Real Madrid Castilla
Bilbao Athletic - Real Madrid Castilla


- 2' Ibai Sanz
KokapenaLezama 2 , Lezama
Bilbao Ahtleticek denboraldiko lehen neurketa irabazi du Lezaman
Lehoikumeak 1-0 gailendu dira Alvaro Arbeloak zuzentzen duen Real Madril Castillaren aurka, Ibai Sanzen gol goiztiarrari esker

Jokin Aranbarriren Bilbao Athelticek porrotaren zaporea ezagutu gabe jarraitzen du Primera Federacion denboraldi berrian. Lezaman estreinatu ziren egunean, argi eta garbi irabazi zioten Real Madrid Castillari Ibai Sanzen gol bakarrarekin.
Hasi eta gola egin. Bilbao Athletic kosk egitera atera zen eta saria aurkitu zuen lehen minutuan. Korner bikain baten irteeran, ondo landutako jokaldi batean, Ibai Sanzek alferrik galdu ezin zuen gozoki bat aurkitu zuen. 1-0 alde lehen minutuan, eta lehoikumeek neurketa aurpegiz hasi zuten. Eta lehen zatiaren erdialdera, norgehiagoka oraindik eta hobe jarriko zitzaion. Cesterosek bigarren txartel horia ikusi zuen golegileari ausarkeriaz egindako sarrera baten ondorioz eta, FVSk jokaldia berrikusi zuen arren, epaileak bere erabakiari eutsi zion.
Bilbao Athleticek asko presionatu zuen, baina ezin izan zuen markagailua handitu bi taldeak aldageletarako bidean jarri aurretik. Ibon Sanchezek eta Bujanek, azken hau sekulako buruhaustea izan zen eskuin hegaletik, zutoinarekin topo egin zuten.
Bigarren zatian, Arbeloak lau aldaketa egin zituen, baina partidaren dinamikak bere horretan jarraitu zuen. Hain justu, Ibon Sanchezek aukera berri bat izan zuen errenta handitzeko, baina ez zuen golean amaitu Ibai Sanzen dejada bikaina. Jokin Aranbarrik aldaketak egin zituen, besteak beste, Eghosaren debuta bigarren talde zuri-gorriarekin. Berak ere, areaz kanpotik, gola sartzeko zorian izan zen. Aparteko zailtasunik gabe, partida amaierara iritsi zen eta Bilbao Athleticek 2025-26 denboraldiko lehen garaipena lortu zuen.

Bilbao Athletic
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Jokin Aranbarri

Real Madrid Castilla
Hamaikakoan
