Barakaldo CF - Bilbao Athletic
Jardunaldia 7
1. RFEF

Barakaldo CF - Bilbao Athletic

Barakaldo CF
Barakaldo CF
21
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • 87' J. de León
  • 90' San Bartolomé
  • Ibai Sanz 60'

KokapenaLasesarre , Barakaldo

Azken minutuek Bilbao Athletic zigortu dute Barakaldoren aurka

Lehoikumeak Ibai Sanz barakaldarrari esker aurreratu ziren, baina bi gol jarraian jaso zituzten partida amaitzear zela

Bilbao Athletic esku hutsik joan zen Lasesarrera egindako bisitatik. Lehoikumeek, mailan debutaria zen Selton zelai erdian zutela, partida serioa osatu zuten, nahiz eta euren lan ona azken txanpan jasotako bi golek lausotu zuten. Ibai Sanz barakaldarrak filial zuri-gorria aurreratu zuen, eta Jose de Leonek eta Victor San Bartolome Lezamako harrobiko jokalari ohiak Barakaldoren golak sartu zituzten.

Lehen zatia oso parekatua izan zen eta ez zen ia aukera aipagarririk izan. Santosek geldiketa ona egin zuen lehoi gisa 75 lehia ofizial dituen Sabin Merinoren aurrean eta Adrian Perezek gutxigatik kanpora bidali zuen bere errematea, talde-jokaldi bikain baten ostean.

Aldageletatik bueltan, Jokin Aranbarrik aulkitik zuzendutako mutilek aurrerapausoa eman zuten. Ibai Sanzek sarera bultzatu zuen Eder Garcíaren asistentzia eder bat eta Bujanek bigarrena lortzeko abagune argia izan zuen jarraian. Hala ere, etxekoek ez zuten amore eman eta saria aurkitu zuten. Izagirrek Jose de Leonen jaurtiketa desbideratu zuen eta, luzapenera iritsi aurretik, Victor San Bartolomek aldaratze bat jaso zuen geldikako jokaldi batean, hiru puntuak ezkerraldean utzi eta derbia horibeltzentzat emateko.

Emaitza honen ondoren, talde zuri-gorria sailkapenaren erdian geratu da, zituen bederatzi puntuekin. Datorren astean Cacereño hartuko du (igandea 19, 20:30ean).