Zamora CF - Bilbao Athletic
Jardunaldia 9
1. RFEF

Zamora CF - Bilbao Athletic

Zamora CF
Zamora CF
41
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • 12' Jaime Sancho
  • 43' Josh Farrell
  • 70' Eslava
  • 72' Carbonell
  • Hierro 85'

KokapenaRuta de la Plata , Zamora

Bilbao Athleticek porrota jaso du Zamoran

Bigarren talde zuri-gorria nabarmen gainditu du Gaztela eta Leongo taldeak

Bilbao Athleticen porrot gogorra Zamoran. Jokin Aranbarriren taldeak Ruta de la Plata estadioan galdu zuen, etxeko taldearen eraginkortasunaren aurrean alferrik ibili ostean..

Lehen zatia berdinduta eta parekatua. Bi taldeek kontrako atea bilatu zuten eta etxeko taldea izan zen nagusi alderdi horretan, bere aukerak aprobetxatuz. Lehenik, Jaime Sanchoren bitartez, Zamorako taldeak etekina atera zion bigarren talde zuri-gorriaren defentsan egindako akatsari. Gero, Farrellek errenta handitu zuen atsedenaldiari ekin aurretik. Jokin Aranbarriren mutilek zailtasunak izan zituzten aukera nabarmenak sortzeko.

Partida berriro hasi zenean, lehoikumeak markagailuko aldea murrizten saiatu ziren Irurita eta Ibai Sanzen aukerekin. Ez zuten lortu eta bi gol gehiago jaso zituzten. Monrealek bere atean sartu zuen baloia eta Carbonellek laugarrena sinatu zuen. Amaieratik bost minutura, Hierrok azken emaitza makillatu zuen Bilbao Athleticentzat. Partiden bolada txarrean murgilduta jarraitzen dute gureek.