.jpg)
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2025-26
- Arenas Club - Bilbao Athletic
Arenas Club - Bilbao Athletic


- 10' Troncho
- 42' Álex Hidalgo
- 78' Baba Diocou
- Duñabeitia 45'
KokapenaGobela , Getxo
Arenasek Bilbao Athleticen bolada onarekin bukatu du
Lau garaipen jarraian lortu ondoren, lehoikumeek 3-1 galdu dute Gobelan
.jpg)
Bilbao Athleticek ezin izan du bere garaipenen bolada ona luzatu. Azken lau konpromisoetan puntu guztiak lortu ondoren, Jokin Aranbarrik zuzentzen dituen lehoikumeek porrota jaso dute Gobelan (3-1) Arenas Cluben aurka.
Talde getxotarrak lehen hamar minutuak bete aurretik lortu du gola. Tronchok, sasi erdiraketa baten bidez, gaur Gamenek defendatzen zuen atea zulatzea lortu du. Lehoikumek erreakzionatzen saiatu dira eta Letek berdinketa gertu izan du, baina zutoinak gola ekidin du.
Bilbao Athleticek barkatu egin du, eta ia berehala jaso du bigarren golaren zigorra Alex Hidalgok hasi eta bukatu duen kontraeraso bikain batean. Atsedenaldira iritsi baino lehen, Duñabeitiak aldea murriztu du buruz.
Partidari berrekitean, Aranbarrik Hierro eta Johaneko zelairatu ditu Ibai Sanzen eta Barandallaren ordez, eta Lezamako taldea nagusi izan da, baina ez du golik sartu. Bilbao Athletic berdinketaren bila zebilen, baina Arenasek, partida oso serioa jokatuta, zuri-gorrien eraso guztiak ondo zapuztu ditu. 78. minutuan Babak partida erabakita utzi du talde getxoztarraren jokaldi on baten ostean.
Bigarren talde zuri-gorriak Celta Fortuna hartuko du datorren igandean Lezaman, 12:00etan, Athletic Clubek eta RC Celtak Balaidosen jokatuko duten LaLigako partidaren aurretik.
Hamaikakoan

Gastesi
Mikel Zabala
Álvaro Vázquez
Álex Hidalgo
Troncho
Baba Diocou
Mutilva
Zabaleta
Sillero
Sustatxa
Borikó Saká
Ordezkoak
Joel Jarauta
Galder
Lartitegi
Messina
Verde
Jorge Luis
Honrado
Mattheus
Entrenatzaileak
Jon Erice

Arenas Club
Hamaikakoan























