AD Mérida - Bilbao Athletic
Jardunaldia 17
1. RFEF

AD Mérida - Bilbao Athletic

AD Mérida
AD Mérida
23
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • 29' Capi
  • 44' Areso
  • Adrián 22'
  • Ibai Sanz 24'
  • Eder 82'

KokapenaEstadio Romano José Fouto , Mérida

Bilbao Athleticen meritu handiko garaipena Meridan

Adrian Perezek eta Ibai Sanzek aurreratu zituzten lehoikumeak, etxekoek lehen zatia bukatu aurretik berdinketa lortu zuten eta Eder Garciak partida erabakita utzi zuen azken minutuetan

Bilbao Athletic garaipenaren bidera itzuli da AD Merida mendean hartuta Romano Jose Fouto zelaian. Adrian Perezek eta Ibai Sanzek, bi minutu baino gutxiagotan, 0-2koa jarri zuten markagailuan, baina etxeko taldeak aldageletara joan aurretik Capi eta Aresoren bitartez berdindu zuten markagailua. Azken minutuetan, Eder Garciak kasta hutsezko jokaldi batean hiru puntuak eman zizkion talde zuri-gorriari.

Partidaren hasiera frenetikoa izan zen. Duñabeitiak eta Letek bi aukera izan zituzten lehoikumeak aurretik jartzeko, baina Adrian Perez eta Ibai Sanz, bi minuturen buruan biak, izan ziren lehen zatian golak egin zituzten jokalariak. Lehenak, etxekoen atezainaren akatsa aprobetxatu zuen, eta bigarrenak, baloia zelai erdian lapurtu eta esprint indartsu baten ondoren, baloia sareetara bidali zuen. Kolpe gogorra izan zen AD Merida taldearentzat eta bazirudien hondoa jo zutela. Baina ez zen horrela izan. Izan zituzten bi baguneetan norgehiagoka berdindu zuten. Capi eta Areso izan ziren golen egileak.

Aldageletatik bueltan, neurketak erritmoa aldatu zuen, pausatuagoa eta iritsiera gutxiagorekin. Lehen zatiaren joan-etorriak min egin zien bi taldeei izan zen bi taldeentzat, eta kalitatea faktore erabakigarria izango zela aurreikus zitekeen. Hala, azken minutuetan sartuta, Eder Garciak indar fisiko eta kalitate tekniko erakustaldia egin zuen partidako hirugarren gol erabakigarria egiteko. Baloia zelai erdian lapurtu, atzelaria atzean utzi eta, behin area barruan, maisuki definitu zuen.

Eustea besterik ez zen geratzen. Lehoikumeek sufritu egin zuten, baina ez zuten hiru puntuak galtzeko modurik izan. Garaipen honekin, Bilbao Athleticek bi partidako bolada txarra eten du eta 5. postuan kokatu da, 25 punturekin play-offetako postuetan murgilduta.