
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2025-26
- Bilbao Athletic - Real Avilés
Bilbao Athletic - Real Avilés


- Quicala 44'
- Kevin Bautista 97' (p.)
KokapenaLezama 2, Lezama
Real Aviles Industrialek Bilbao Athleticen bolada ona eten du
Quicalak lehen zatian eta Kevin Bautistak penalti puntutik bigarrenean saretutako golek talde asturiarraren alde erabaki zuten neurketa

Lehen zatian, defentsak erasoei gailendu zitzaizkien, eta Real Avilés Industrial izan zen ate aurrean punteria hobekien finkatu zuen taldea. Lezamako berdegunean bloke sendo bat jarrita, asturiarrek ez zieten arintasunez jokatzen utzi lehoikumeei, eta ez zuten ia aukerarik izan markagailuan aurrea hartzeko. Barandalla, urrutitik, eta Duñabeitia, burukada batekin, izan ziren atezain bisitaria probatu zuten bakarrak. Hala ere, Real Aviles Industrial taldeak izan zuen jaurtiketa bakarrean, Quicala Bari jokalariak areaz kanpotik egindako jaurtiketa indartsu bat lotu zuen Santos gainditu eta bere taldea aurreratzeko, epaileak atsedenaldia adierazi baino minutu bat lehenago.
Aldageletako etenaldiaren ondoren, talde bisitariak estutu eta partidaren agintea hartu zuen. Hain zuzen ere, Quicala berriro gola sartzetik oso gertu egon zen, baina Santosek Asturiaseko taldeak markagailua zabaltzea eragotzi zuen. Lehoikumeak oso deseroso zeuden eta Jokin Aranbarri aulkia mugitzen hasi zen erreakzioaren bila. Ibon Sanchezek Eder Garciari baloia utzi zion jokaldi bakanetako batean, 18 zenbakidunak ez zuen ate aurrean definitzen jakin. Bigarren zatian Bilbao Athleticek izan zuen aukera bakarra izan zen, eta Real Avilés Industrialen defentsa eskarmentuduna erabat hautsiezina izan zen. Luzapenean eta FVS-aren laguntzarekin, epaileak talde asturiarraren aldeko penaltia adierazi zuen eta Kevin Bautistak ez zuen hutsik egin azkeneko 0-2koa ezartzeko.
Lehoikumeak garaipenaren bidera itzultzen saiatuko dira datorren igandean, urtarrilaren 25ean, 18:15ean, Lezaman, Barakaldo CF taldearen aurka. Beti ikusmin handia pizten duen derbi bizkaitarrean.

Bilbao Athletic
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Jokin Aranbarri

Real Avilés
Hamaikakoan




















