Bilbao Athletic - Barakaldo CF
Jardunaldia 21
1. RFEF

Bilbao Athletic - Barakaldo CF

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
20
Barakaldo CF
Barakaldo CF
  • 60' Duñabeitia
  • 93' Buján

KokapenaLezama 2 , Lezama

Bilbao Athleticek irabazi du Barakaldoren aurkako derbia

Lehoikumeak Lezaman gailendu dira berriro eta laugarren postuan kokatu dira, igoera playoff postuetan

Garaipen oso garrantzitsua Bilbao Athleticen proiekzioan. Lehoikumeak Barakaldori gailendu dira eta Lehen Federazioko laugarren postura igo dira igoera playoff postuetan kokatuz

Lehen zati oso bizia Lezaman. Hasierako intentsitateari Ispizua, Barakaldoko atezaina, goiz kanporatu izana gehitu zitzaion. Gift bota ondoren, epaileak interpretatu zuen kontaktuak txartel gorria merezi zuela, kanpoko taldeko azken gizona baitzen. Bilbao Athletic jaun eta jabe izan zen hamargarren minututik eta gertu izan zuen gola Monreal edo Ibai Sanzen saiakeren ondoren. Eder Garciaren gol zoragarri bat bertan behera utzi zuten, aurretik egondako falta batengatik.

Bigarren zatiaren hasieran eman zuen abisua Giftek, bigarren talde zuri-gorriak markagailua ireki aurretik. Duñabeitiak arean geldi geratutako baloi bat baliatu zuen korner batean Bilbao Athletici abantaila emateko. Errenta kontrolpean izan zuen Aranbarriren taldeak, eta aurkaria bederatzi jokalarirekin geratu zen Pedernalesi bigarren txartel horia atera ostean. Bujanek luzapenean erabaki zuen neurketa bigarren gola sartuz. Hiru puntu oso garrantzitsu lehoikumeentzat Lezaman.