CD Arenteiro - Bilbao Athletic
Jardunaldia 22
1. RFEF

CD Arenteiro - Bilbao Athletic

CD Arenteiro
CD Arenteiro
11
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • 83' Eliseo T. J.
  • Eder 91'

KokapenaEspiñedo, O Carballiño

Lehoikumeen berdinketa lehiatua CD Arenteiroren aurka

Bilbao Athleticek puntu bat eskuratu du Espiñedon, CD Arenteiroren aurka, Primera Federacion mailako hogeita bigarren jardunaldian

Bilbao Athleticek 1-1 berdindu du Espiñedon. CD Arenteirok izan zituen partidako abagune onenak, baina minutuek aurrera egin ahala lehoikumeek erreakzionatu zuten, baloiaren zirkulazioa zailtzen zuen zelaian. Adrian Perez lehen jaurtiketaren protagonista izan zen, baina etxeko atezainak geldiarazi zuen. Mikel Santos oso seguru agertu zen ate azpian ezker belaunarekin Eliseoren errematea geldituz. Norgehiagoka berdinduta mantendu zen, eta Bilbao Athleticek lehen zatian berdinketarekin konformatu behar izan zuen.

Atsedenaldiaren ostean, Jokin Aranbarriren mutilek markagailuan aurrea hartzea bilatu zuten, jokoaren ekimena erakutsiz. Atezain zuri-gorria oso sendo aritu zen ate azpian, eta Ibon Sanchezek partidako abagune argiena izan zuen, baina bere errematea gora joan zen, gutxigatik. 82. minutura arte ez zuen Eliseok gola sartu Espiñedon, etxeko taldea aurretik jarriz. Azken unera arte saiatu ziren lehoikumeak, eta 90 minutuan Eder Garciak baloi solte bat aprobetxatu zuen berdinketa lortzeko. Partida oso lehiatua izan da, zelaiaren baldintzak gorabehera.

Datorren astean, Lezaman, Bilbao Athleticek CD Tenerife hartuko du (larunbatean, otsailaren 7an, 14:00etan).