Real Madrid Castilla - Bilbao Athletic
Jardunaldia 24
1. RFEF

Real Madrid Castilla - Bilbao Athletic

Real Madrid Castilla
Real Madrid Castilla
21
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • 22' Pol Fortuny
  • 92' Palacios
  • Ibon Sánchez 5'

KokapenaAlfredo Di Stéfano, Madrid

Jokoz kanpo izan zitekeen gol batek punturik gabe utzi du Bilbao Athletic

Partidako epaileak Palaciosek 92. minutuan sartutako golean legez kanpoko posiziorik ez zela egon interpretatu zuen

Lehoikumeek kolpe gogorra jaso zuten azken minutuan Real Madrid Castillaren aurka. Ibon Sanchezek zuri-gorriak markagailuan aurreratu zituen eta hasieratik amaierara arte nagusi izan ziren norgehiagoka porrotarekin bukatu zen, Pol Fortunyk eta Palaciosek sartutako golen ondorioz. Talde zuriaren bigarrena azken minutuan iritsi zen eta polemikarekin. Izan ere, erremate gauzatzeko unean etxekoen jokalaria jokoz kanpo zegoen. Epaileak jokaldia berrikusi zuen, baina ez zuen legez kanpoko jarrerarik ikusi.

Bilbao Athletic erritmo biziarekin irten zen Alfredo Di Stefanoren zelaira, eta hasierako presioaren ondorioz, partida Jokin Aranbarriren mutilei alde hasi zen. Eder Garciak baloi sakon bat bidali zuen Giftentzat, eta honek utzi zion baloia Ibon Sanchezi ezkerkada bikain baten bidez madrildarren sareetara bidaltzeko. Hala ere, etxekoek sortutako lehen abagune arriskutsuan iritsi zen erantzuna. Pol Fortunyk lehia berdindu zuen Mikel Santosen gedltu baten aldaratzea jaso ondoren. Ezbeharra Bilbao Athleticekin tematu zen, aldaketa bikoitza egin behar izan baitzuen lehen zatian jokaldi berean Duñabeitiak eta Ibon Sanchezek aldaketa eskatu ostean. Azken honen ordezkatzeak Efe Korkuti elastiko zuri-gorriarekin estreinatzeko aukera eman zion. Huestamendiak bigarrena egiteko abagune argia izan zuen, baina Joan Martinek goleko marratik azken unean atera zuen.

Bigarren zatian, Jokin Aranbarrik Adrian Perez sartu zelairatu zuen eta honen hanketatik Bilbao Athleticen lehen hurbilketa azpimarragarriena iritsi zen. Airez egindako jaurtiketa, atezain zuriak geldiarazi zuen. Eder Garcia ere urrutitik saiatu zen, baina bere jaurtiketa Fran Gonzalezek gelditu zuen berriro. Azken minutuetan norgehiagoka hautsi eta azken minutuan partidako jokaldi erabakigarria etorri zen. Bilbao Athleticen aulkiak Palaciosen legez kanpoko posizioa salatu zuen, baina epaileak Real Madrid Castillaren gola ontzat eman zuen.